María Dueñas (biolin-jotzailea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Dueñas (biolin-jotzailea)

Bizitza
JaiotzaGranada2002ko abenduaren 4a (21 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMusic and Arts University of the City of Vienna (en) Itzuli
Grazko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakbiolin-jotzailea
Jasotako sariak

mariaduenasviolin.com
Musicbrainz: 4118c9c3-7a29-4c9b-8b23-cac8e4a994bf Allmusic: mn0004342338 Edit the value on Wikidata

María Dueñas Fernández (Granada, 2002ko abenduaren 4a) biolinista eta musikagile andaluziarra da. 2021ean Yehudi Menuhin Lehiaketako lehen saria irabazi zuen, senior kategorian.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika beti izan du Maríak hurbil, bere gurasoak musikari profesionalak baitira eta txikia zenetik entzun izan du musika bai eskolara bidean kotxean, bai bere hiriko kontzertuetan.[2]Umetatik musika bere pasio bihurtu zen.

Musika ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

11 urte zituela, Madrilgo Juventudes Musicales-en atzerrian ikasketak egiteko deialdia irabazi zuen eta Wardwell beka lortu zuen Humboldt Fundazioaren eskutik. Horretarako, Alemaniara bizitzera joan zen eta Dresdengo Unibertsitate Musikalean matrikulatu zen, Kolmer Industries-en laguntzari esker. Gero Vienara joan zen Boris Kuschnir irakaslearekin bere prestakuntza artistikoarekin jarraitzeko eta Vienako Musika eta Arte Dramatikoko Unibertsitatean eta Graz-eko Unibertsitatean matrikulatu zen.

Ibilbide musikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dueñas bakarlaria izan da Europako eta Amerikako orkestrekin, hala nola Bartzelonako Orkestra Sinfonikoa eta Kataluniako Orkestra Nazionala, Espainiako Orkestra Nazionala, Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoa, San Frantzisko Orkestra Sinfonikoa eta Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin.[3] Hainbat aretotan eta antzokitan jo du, hala nola Vienako Musikverein , Hanburgoko Elba Filarmonikoan, Moskuko Tchaikovsky Aretoan, Berlingo Filarmonikoan eta Madrilgo National Music Auditoriumean, besteak beste.[4]

2017an Dueñasek Zhuhai Nazioarteko Mozart Lehiaketa irabazi zuen, B taldean (2001 eta 2004 artean jaiotakoak), urte hartako edizioan irabazi zuen espainiar bakarra izan zen. 15.000 dolarreko saria jaso zuen.

Hamabost urte zituela, Errusiako Vladimir Spivakov Nazioarteko Biolin Lehiaketan parte hartu eta lehen postua lortu zuen. Sariarekin Riccardo Antoniazzi-ren biolina irabazi zuen, 1912an egina eta 140.000 dolar inguruko balioa zuena.

2019an, Montrealgo Nazioarteko Biolin Lehiaketan parte hartu zuen.

2021eko urtarrilean , COVID-19 Pandemiaren erdian, sarean burututako 'Getting to Carnegie Hall 2021' lehiaketan parte hartu zuen eta bertan Lehen Saria irabazi zuen. Bukaerarako, jotzaile bakoitzak ausaz Julian Gargiuloren Sonata 4 zenbakiko biolin eta pianorako mugimendu bat jo zuen. Irabazle gisa, 5.000 dolarreko ordaina jaso zuen, baita Carnegie Hall- en 2022 denboraldian zehar eta 2022 Island Music Festival jaialdian aritzeko aukera ere.

2021ean, 18 urte zituela, lehen postua irabazi zuen Yehudi Menuhin Lehiaketan. Azken txandarako hiru obra aukeratu zituen, Witold Lutoslawskiren bat- batekoa, Mozart-en 4. zenbakiko biolin kontzertuaren bigarren mugimendua eta Edouard Lalo Espainiako Sinfoniaren Allegro non troppo. Irabazitako sariaren barruan 20.000 dolar eta Stradivarius biolin baten bi urterako mailegua sartu ziren. Dueñasek publikoaren saria ere jaso zuen.

Dueñas konpositorea ere bada eta Hamamelis Quartett sortu zuen. Jordi Cervelló konpositoreak biolinentzako bi capritxo konposatu zituen Dueñasi eskainitakoak, Gironako Auditoriumean estreinatu ziren Evgeny Sinaiskyrekin batera.

Nippon Music Fundazioak Guarneri del Gesù Muntz 1736 utzi zion maileguan eta 2021ean Stradivarius biolin baten bi urteko mailegu bat lortu zuen Zhuhai Nazioarteko Mozart Lehiaketan izandako arrakastagatik.

Sariak eta aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017 - Zhuhai Mozart Nazioarteko Lehiaketako B taldeko lehen saria (2001etik 2004ra jaiotakoak)
  • 2018 - Vladimir Spivakov Nazioarteko Biolin Lehiaketako lehen saria, Errusian
  • '2021 Getting Carnegie lehiaketako' lehen saria
  • 2021 - Lehen saria Yehudi Menuhin Lehiaketako Senior kategorian.[5]

2017an, 14 urte zituela, Txinan lehen saria irabazi zuen Zhuhai Mozart Musikari Gazteen Nazioarteko Lehiaketan. Miyu Kitsuwa japoniarra eta Chaowen Luo txinatarra bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren, kategoria berean, 13 eta 16 urte bitartekoak. Urte horretan bertan, Dueñasek Alemaniako Kronberg Akademiaren Prinz von Hessen saria jaso zuen, eta beste sari batzuk lortu zituen nazioarteko biolin lehiaketetan, hala nola Giovanni Musicista eta Italiako Luigi Zanuccoli eta Bruselako Leonid Kogan.[6]

Poloniako Georg Philipp Telemann nazioarteko lehiaketan ere aitortua izan zen, eta 2018an, Errusiako Yankelevitch-a irabazi zuen senior kategorian. Urte berean, Errusiako Vladimir Spivakov Nazioarteko Biolin Lehiaketan ere saria irabazi zuen.

2020an, Dueñasek musika klasikoko RNEren 'El Ojo Critico' saria irabazi zuen. Horrez gain, Musical America aldizkariak, Estatu Batuetako musika klasikoan espezializatutako aldizkari zaharrenak, hileko artista izendatu zuen.

2021ean, Zhuhai Nazioarteko Mozart Lehiaketan eta New Yorkeko Getting to Carnegie Hall Nazioarteko Lehiaketan lehen saria irabazi zuen. Urte bereko maiatzean Dueñasek Richmonden burututako Yehudi Menuhin lehiaketa irabazi zuen, biolinean gehien baloratzen den lehiaketetarikoa. Jaialdi berean ikuslegoaren sariarekin ere aitortu zioten.

Bere Hamamelis Quartett taldea Vienako Ganbera Musika Fidelio Lehiaketan saritu zuten. Gainera, konpositore gisa Robert Schumann Konposizio Lehiaketan saritua izan da film labur gisa estreinatutako Farewell pianorako egindako lanagatik.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • So Klingt die Zukunft! Kammermusikfest der Deutschen Stiftung Musikleben 2018 . 2. pista. Ravel - Tzigane . María Dueñas (biolina), Kiveli Dörken (pianoa). Deutsche Stiftung Musikleben, 2018.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «María Dueñas, seleccionada para el Concurso Menuhin» Mundoclasico.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  2. «MARÍA DUEÑAS, violinista: «Es un honor muy grande representar a España por todo el mundo»» www.codalario.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-29).
  3. Hoy, Granada. (2020-07-23). «"No sólo escucho música clásica; soy muy curiosa y me interesa todo tipo de géneros"» Granada Hoy (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  4. «La violinista granadina María Dueñas, ganadora del prestigioso Concurso Yehudi Menuhin» Platea Magazine (Noiz kontsultatua: 2021-05-29).
  5. «María Dueñas: “No pienso en si soy una chica prodigio. Me siento normal”» EL PAÍS 2021-01-22 (Noiz kontsultatua: 2021-05-29).
  6. «María Dueñas, en concierto – Toda la Música» www.todalamusica.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]