María del Villar Berruezo

Wikipedia, Entziklopedia askea
María del Villar Berruezo

Bizitza
JaiotzaTafalla1888ko abenduaren 9a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1977ko uztailaren 26a (88 urte)
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, idazlea, hizlaria eta aktorea

María del Villar Berruezo (Tafalla, Nafarroa Garaia, 1888ko abenduaren 9aDonostia, Gipuzkoa, 1977ko uztailaren 26a) dantzaria, idazlea, hizlaria eta aktorea izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak hasi zituenetik bazekien artearen munduan sartu nahi zuela, eta lanean hasi zen, Carpia izeneko emakume apal baten konplizitatearekin eta familiaren harridurarekin. María, lau neba-arrebetatik txikiena izan zen. Behatzaile, bihurri eta jatorra, gauza handietarako prestatzen zen ezkutuan, eta aita hil zenean, Madrilera joatea erabaki zuen. 1910. urtearen amaieran, bere herriko geltokian igo zen trenera, eta hiriburura abiatu zen, han, ametsak eta asmoak egia bihurtuko zirela susmatzen baitzuen.[2]

Antzezle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkiaren munduaz interesaturik, laster letretako eta farandulako jendearekin harremanak izan zituen, María Tubau aktoreak gomendatuta deklamazio-eskolak hartuz. 1911n lehenengo lan dramatikoa antzeztu zuen.

Dantzari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julia Castelao irakasleak ematen zituen dantza-eskoletara ere joan zen. Ikaskuntza hori interes handiz jaso zuen, ondo prestatzea arrakastaren ateak irekiko zizkion giltza izango zela jakinda.[2]Bere antzezlan laburraren ondoren, dantzari-karrera luzea egin zuen. "Noré" izenarekin, hispaniar-portugaldar antzoki nagusiak zeharkatu zituen eta "María del Villar" izenarekin hispanoamerikarrak

1920an, Parisko Olinpia Antzokian egin zuen emanaldiaren arrakastak Nazioartean ospetsu egin zuen.

Idazle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936tik aurrera hizlari eta errezitatzaile jardun zuen. Bigarren Mundu Gerran Angolan egon zen errefuxiatuta, kazetaritzan buru-belarri murgilduta. Bere benetako literatura-ekoizpena 1953an hasi zen, non Alma desnuda argitaratu zuen, olerki liburua, Francis Miomandrek hitzaurrea egin zion eta itzulpena.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alma desnuda (1953)
  • Mis nocturnos africanos (1957)
  • La tragedia de la luz y de las sombras (1961)

Narrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El arte más allá de su tiempo.[3]
  • Parece que era ayer cuando en mis ojos claros
  • La hora diáfana
  • L’oeuf merveilleux (1970) El huevo maravilloso (1971)
  • Saudades...Toujours (Madril, 1975)
  • La Carpia, su burro y yo (Iruñea, Gómez, 1975) Tafalla eta Corellako haurtzaroan inspìratuak
  • Barbarroja (Iruñea, Gómez, 1975) Tafalla eta Corellako haurtzaroan inspìratuak
  • Capucete en San Gregorio (Iruñea, Gómez, 1975) Tafalla eta Corellako haurtzaroan inspìratuak
  • El palacio del tío Carape (Iruñea, Gómez, 1975) Tafalla eta Corellako haurtzaroan inspìratuak

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1970ean Prix de la Découverte de la Prose" saria jaso zuen, Bordeleko Les Cahiers de Jeunesse aldizkariarena, L’oeuf merveilleux , Tafallan igarotako haurtzaroa oroituz.
  • 1970ean Tafallako Udalak Hiriaren Urrezko Domina eman zion, Tafallaren eta Nafarroaren literatura-unibertsoaren oroitzapena aintzatesteko.[4]
  • 1997an María del Villar Berruezo fundazioa sortu zen. [4]
  • 2016an Altaffaylla Kultur Taldeak eta María del Villar Berruezo Fundazioak plaka bat jarri zuten María del Villar Berruezo dantzari eta idazle tafallarrari omenaldi gisa. Plaka Mutuberría kalearen hasieran jarri zen, María del Villar Berruezo bere haurtzaroan bizi izan zen lekuan, Gorriti Antzokiaren parean.[5] [6]
  • 1986tik María del Villar Berruezo Fundazioak María del Villar Poesia Lehiaketa antolatzen du, María del Villar Berruezo dantzari eta idazlearen omenez.
  • María del Villar-en Lagunen Elkartea sortu zuten haren lagunek Parisen, Paul Mouroussy idazlearen lehendakaritzapean, Dantzaren eta Letren dama handiaren oroitzapena gordetzeko.[7]
  • 2021ean Iruñeko Aitzindarien Parkean margotutako muralean azaltzen da María del Villar, beste hainbat emakume aitzindariren ondoan.[8]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostian hil zen La odisea gitana eleberria argitaratu gabe utziz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Berruezo de Mateo, María del Villar - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  2. a b Biografía » María del Villar. (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  3. «Todos los libros del autor Villar Berruezo Maria Del» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  4. a b La hora diáfana » María del Villar. (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  5. 11 06 16 Placa a María del Villar. (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  6. Noticias, Diario de. «Tafalla recuerda a la artista María del Villar Berruezo» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  7. Biografía » María del Villar. (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  8. Noticias, Diario de. «Un mural homenajea en Lezkairu a 47 mujeres pioneras en la historia de la humanidad» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).

Bibliografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • MATA INDURÁIN, Carlos. «Panorama del cuento literario navarro del siglo XX», en Príncipe de Viana, Pamplona, enero-abril 1999, núm. 216. Cristina AZNAR MUNÁRRI.Antonio BENGOECHEA

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]