Margarita Barainka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita Barainka
Bizitza
JaiotzaErrigoiti1922ko urtarrila (102 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Genero artistikoalekukotza pertsonala

Margarita Barainka Etxebarria (Errigoiti, Bizkaia, 1922.01.) Gernikako bonbardaketaren lekukoa.[1]

Gernikako bonbardaketa

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errigoitiko Madalenbeko baserriko Luzia Etxebarria eta Ispasterko Fermin, baserrira ezkondu eta hantxe sortu zuten familia. Margarita izan zen haien lehen alaba.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margarita Errigoitiko udaletxearen etxabean zegoen nesken eskolara joan zen gerra aurretik. Gaztelania izan zen eskolako hizkuntza bakarra. Sarri joaten zen Gernikara, astelehenetan, batik bat. Noizik behin Bilbora ere joaten zen, ama Bilboko jatetxe baten sukaldari lan egindakoa zenez, trenak eskaintzen zieten aukeraz baliatuz txangoak egiten zituzten Bizkaiko hiriburura.

Bonbardaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1937ko apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketa egunean, 15 urte zituen Margaritak. Astelehen horretako goizean, matxino faxisten alde borrokatu zuten hegazkin alemaniarrek Gerrikaitz eta Arbatzegi (Munitibar, gaur egun) suntsitu zuten egunean, etxetik ikusi zituen hegazkinak Oiz aldetik hurbiltzen.

Ikusitakoaren ondoren, beldurtu egin ziren eta amak Gernikako azokara bera bakarrik joatea erabaki zuen. Arratsaldeko laurak inguruan hasi zen erasoa. Hiru orduz estolda estu batean babestuta egon ondoren, gauez lortu zuen amak etxera itzultzea. Tartean etxekoak estu eta larri, eta larriago hurrengo egunetan frentea eta borrokak Errigoitira iritsi zirenean, izkutatuta, tirokatuta, etxaldea trintxeraz josia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Errigoitiko talaiatik, Gernikako bonbardaketa basatiaren lekukotza.» Ahaztuen Oroimena 1936 2022-04-24 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).

Kanpo esketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]