Mari Carmen Lasagabaster
Mari Carmen Lasagabaster | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1925eko irailaren 1a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Eibar, 2011ko abenduaren 20a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Izengoitia(k) | Amaia |
Maria Carmen Lasagabaster Padilla (Eibar, Gipuzkoa, 1925ko irailaren 1a - ib., 2011ko abenduaren 20a)[1] euskal erraketista profesionala izan zen. Ia 50 urte bete arte jardun zuen frontoian. Pilota munduan “Amaia” izengoitiz ezaguna.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mari Carmenek Herri Eskolan ikasi zuen 13 urte bete arte. Ondoren umezain hasi zen. Bere ahizpa Ana Mari erraketistaren eredua jarraituz ordea, laster hurbildu zen pilota mundura.
Kirolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen pilotakadak ahizparekin eman zituen Eibarko Txaltxa Zelai frontoian. Ondoren Astelena pilotalekuko eskolan hasi zen, eta gero, Madrilgo Chiqui-jai frontoira joan zen, erraketista formakuntza jarraitzeko asmoz. Frontoi honetan egin zuen debuta, 1940ko urriaren 2an, 15 urte zituela.[2]
1945ean, Bartzelonara joan zen bertako Principal Palacio frontoian jokatzera. 1955ean ezkondu egin zen, Rodolfo Giménez Pradarekin (Lizeoko eta Orkestra Sinfonikoaren klarinetista bakarlariarekin). Egoera berri horrek ostera, ez zuen jokalariaren kirol-ibilbidea eten. Jokatzen jarraitu zuen.
Maila oneko erraketista[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Maila ona zuten erraketisten artean zegoen Mari Carmen, eliteko; Eugenia Iriondo, Maria Antonia Uzkudun, Agustina Otaola, Eladia Altuna, Maria Luisa Alberdi, Gloria Agirre, Lucia Areitioaurtena edota Rosa Soroa bezala.[3] Lanaldi gogorra zuten arren, batzuetan goizez eta arratsaldez izaten baitzituzten partidak, ganorazko soldata zuten.[4]
Luzaro kantxan jardun ondoren, ia 50 urte zituela (49 urte eta 9 hilabete), 1975. urtean, agur esan zion erraketari, Principal Palacio itxi zutenean.
Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2013ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakumea Pilotari Egunean omendu zuten, beste zenbait erraketistarekin batera.[5]
- 2014ko apirilean Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan “Emakumea eta Euskal Pilota. Mujeres y Pelota Vasca” erakusketan, emakumeak euskal pilotan izan duen presentzia gogoan izan zen, eta euren lanari merezitako omenaldia egin zitzaienen artean zegoen MariCarmen.[6]
Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Esquelas y Necrologicas | Eibar | María Carmen Lasagabaster Padilla | diariovasco.com» canales.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-31).
- ↑ Urrutia, Jose Maria; Sagastizabal, Javier. Erraketistak = Las Raquetistas. (Noiz kontsultatua: 2020-08-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Emakumea eta euskal pilota. Mujer y pelota vasca» Apuntes de etnografía 2018-06-08 (Noiz kontsultatua: 2020-08-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-06-25). «De cuando las mujeres copaban los frontones» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-08-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) VII. Emakumea Pilotari Eguna – Pelota Vasca. (Noiz kontsultatua: 2020-08-31).
- ↑ http://bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/7_4_2014__12_29_41_Prentsa%20Oharra-Nota%20de%20Prensa.pdf?hash=1223adc3503a0d9c25f67e9cb4e079ff
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]