Maria Àngels Anglada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Àngels Anglada
Bizitza
JaiotzaVic1930eko martxoaren 9a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaFigueres1999ko apirilaren 23a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta literatura-kritikaria
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaKatalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila
Genero artistikoaolerkigintza
eleberria
IMDB: nm3461612 Edit the value on Wikidata

Maria Àngels Anglada i d'Abadal (Vic, Bartzelonako probintzia, 1930eko martxoaren 9a - Figueres, Gironako probintzia, 1999ko apirilaren 23a) emakumezko idazle katalan bat da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filologia Klasikoan lizentziatua, literaturaren kritika landu zuen, eta arreta handia jarri zuen Kataluniako eta Italiako poetengan eta Greziako mitoetan. Bere lan kritikoan nabarmentzekoak dira Aproximació a la poesia de Salvador Espriu, Salvador Espriu en els seus millors escrits (1974) lanaren barruan, eta Viatge a Ítaca amb Josep Carner (1982).

Figueresko Canigó, El pont, Reduccions eta 9 país argitalpenen kolaboratzailea izan zen. Herri horretan luzaro aritu zen irakasle.

Senarrarekin batera, Memòries d’un pagès del segle XVIII (XVIII. mendeko nekazari baten memoriak) idatzi zuen, 1978an argitaratua. Narratzaile gisa, 1978an Josep Pla saria irabazi zuen Les closes lanarekin, eta No em dic Laura (1981) kontakizunen bilduma argitaratu zuen. Sandàlies d’escuma lanarekin Lletra d'Or saria eta Kritikaren Sari Nazionala lortu zituen 1985ean. Beste narrazio batzuk dira Artemísia (1989), L’agent del rei (1991), El violí d’Auschwitz (1994) eleberriak eta La daurada parmèlia i altres contes (1991) ipuin bilduma.

Poeta gisa Díptic (1972), Núria Albórekin, eta Kiparíssia (1980) argitaratu zituen. Bere poesia guztia Columnes d’hores-en bildu zuen (1965-1990). Bere obraren zati bat Josep Terok musikatu zuen Et deixaré la veu ikuskizunean (2002), izen bereko diskoan jasoa.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Díptic (1972)
  • Kiparíssia (1981)
  • Columna d'hores (1990)
  • Arietta

Prosa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Les Closes (1979)
  • No em dic Laura (1981)
  • Viola d'amore (1983)
  • Sandàlies d'escuma (1985)
  • El bosc (1986)
  • Artemísia (1989)
  • La daurada parmèlia (1991)
  • L'agent del rei (1993)
  • El violí d'Auschwitz (1994)
  • Quadern d'Aram (1997)

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Memòries d'un pagès del segle XVIII (1978)
  • Paisatge amb poetes (1988)
  • Paradís amb poetes (1993)
  • Relats de mitologia I. Els déus (1996)
  • Relats de mitologia II. Els herois (1996)
  • Retalls de la vida a Grècia i Roma (1997)

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]