Maria Domènech i Escoté

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Domènech i Escoté


Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea

1930eko urtarrilaren 27a - 1930eko otsailaren 15a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Domènech i Escoté
JaiotzaAlcover1874ko apirilaren 21a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona1952ko urtarrilaren 27a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, politikaria, antzerkigilea eta eleberrigilea
Enplegatzailea(k)Feminal
Izengoitia(k)Josep Miralles

Maria Domènech i Escoté (Alcover, Alt Camp, 1874Bartzelona, 1952ko urtarrilaren 27a) idazle katalan bat izan zen. Maria Domènech de Cañellas goitizenaz sinatzen zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita hil zitzaion 8 hilabete zituela, eta hiru urterekin Tarragonara joan zen bizitzera. Han hainbat aldizkaritan parte hartu zuen, adibidez, La Patria edo Camp de Tarragona-n, Josep Miralles ezizenarekin.[1]

1910ean Bartzelonara joan zen bizitzera senarrarekin— Francesc Cañellas mediku tarragonarra— eta haren bi seme-alabekin. Orduantxe ekin zion bere literatura-ibilbideari eta gizarte-jarduerari.

Hainbat aldizkaritan parte hartu zuen, hala nola, Or i Grana, La Tralla, Feminal, El Poble Català, Renaixement edo La Veu de Catalunyan.[1]

Francesca Bonnemaison, Dolors Monserdà eta Carme Karr-ek emakumearen sustapenerako eta prestakuntzarako bultzatu zuten mugimendu filantropikoan parte hartu zuen.[2]

Katalunia osoan eta Madrilen emakumearen eta haren langile izaeraren aldeko hainbat hitzaldi eman zituen. 1912an Federació Sindical d'Obreres (euskaraz: «Emakume Langileen Federazio Sindikala») erakundea sortu eta zuzendu zuen. Federazioak emakumeei kulturarako eta hezkuntzarako sarbidea erraztea eta langile gisa dituzten eskubideak defendatzea zuen helburu.[1]

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Neus (1914)
  • Contrallum (1917)
  • Els gripaus d'or (1919)
  • Herències (1925)
  • Él... (1925)

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Al rodar del temps (1946)
  • Vers i Prosa (1915)

Bartzelonako Lore Jokoetan[3] aurkeztutako lanak

  • Mireia (1915), Flor Natural (Jokoetan ematen ziren hiru sarietako bat) sarirako 1. akzesita.[4]
  • La Santa mà (1916)
  • Varena (1917)
  • Alda i Roland (1920)
  • Liberació (1934)
  • Pels voltants de la Seu (1934)

Narrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Confidències (1946)

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El sant de la senyora Mercè (1918)
  • A Tientas (1922)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Maria Domènech Escoté» dbd.vives.org (Diccionari Biogràfic de Dones) (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  2. «Maria Domènech i Escoté | enciclopèdia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  3. Arxiu Històric de la Ciutat de Barcelona. Fons 6B-Jocs Florals, Sèrie III-Pliques
  4. "La Vanguardia". Edizioa: 1915eko maiatzaren 3a, astelehena, 4. or. 2021eko azaroaren 30ean kontsultatua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]