Maria Luisa de la Presa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Luisa de la Presa
Bizitza
JaiotzaBilbo1897ko azaroaren 21a (126 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargitarapen zuzendaria, kazetaria, jostuna eta sindikalista
Lan nabarmenak
KidetzaUnión General de Trabajadores
Emakume Antifaxisten Elkartea

Maria Luisa de la Presa Maguregi, (Bilbo, Bizkaia, 1897ko azaroaren 21a - ? ) kazetaria eta Mujeres aldizkariko zuzendaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere biografiari buruzko datu gutxi dago. 1897an jaio zen eta Bilboko Anbandoko Albiako San Bizente parrokian bataiatua izan zen. Jose de la Presa Pinedo eta Felipa Maguregi Solturaren alaba zen. Ofizioz jostuna zen. Eusebio Lanbarri Alkorta (Bilbo, 1891)[1] kazetariarekin ezkondu zen.

Militantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko UGT sindikatuko Orratzaren Sindikatuko kidea izan zen, eta baita Industria Mobilizatuen Tailerreko ordezkaria Bilbon.

1930eko hamarkadan Emakume Modernoaren Etxeko presidentea izan zen.

1937ko otsailetik aurrera, Emakume Antifaxisten Elkarteako Euskadiko Komite Nazionalak argitaratu zuen Mujeres izeneko aldizkariaren zuzendari izan zen. Urte berean, Jose Maria bere semea (1924 urtean jaioa) erbestera bidali behar zuen Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunera. [2][3]

Erbestea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra zibila amaituta, Frantzian erbesteratu zen Le Perthusetik muga zeharkatuz 1939ko urtarrilaren 31n. Beaunen (Cote d 'Or) egon zen uztailaren 13ra arte, Pauillac-eko portuan (Gironda) Mexikora bidean "Mexique" ontzian ontziratu zen arte, eta hil horren 27an iritsi zen Veracruzera, 41 urte zituenean.

1961ean Mexiko Hirian bizi zen.[4]

Heriotzaren inguruko daturik ez da ezagutzen. [5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


  1. RUIZ DE GORDEJUELA URQUIJO, JESÚS. (2012). GUÍA DE VASCOS Y NAVARROS EN MÉXICO, SIGLO XIX. Instituto Nacional de Estudios Históricos de las Revoluciones de México ISBN 978-607-7916-84-0..
  2. «Euskal Memoria:-Euskal Memoriako blogak» www.euskalmemoria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  3. ISBN 978-84-612-6429-2..
  4. (Gaztelaniaz) «Presa Maguregui, María Luisa de la» Fundación Pablo Iglesias 2023-02-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  5. Griselda. (2010-03-10). «Listado españoles llegados a México a bordo del vapor Mexique» Guerra Civil Española y sus victimas (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).