Marieke Vervoort

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marieke Vervoort

Bizitza
JaiotzaDiest1979ko maiatzaren 10a
Herrialdea Belgika
HeriotzaDiest2019ko urriaren 22a (40 urte)
Heriotza moduaberezkoa ez den heriotza: eutanasia
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak wheelchair racing (en) Itzuli
T52 (en) Itzuli
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua45 kilogramo
Altuera167 zentimetro
Jasotako sariak
site.wielemie.be

Marieke Vervoort (Diest, Belgika, 1979ko maiatzaren 102019ko urriaren 22a) belgikar atleta paralinpikoa izan zen. Atletismoan, blokartingean, triatloian eta aulki gurpildun gaineko saskibaloian aritu zen.

2012ko Udako Paralinpiar Jokoetan bi domina lortu zituen: zilarrezkoa T52 kategoriako aulki gurpildun gaineko 200 metroko lasterketan eta urrezkoa T52 kategoriako aulki gurpildun gaineko 100 metroko lasterketan. Dohan egin zen munduko txapelketan munduko txapeldun bilakatu zen. 2016ko Udako Paralinpiar Jokoetan bi domina lortu zituen: zilarrezkoa T51/T52 kategoriako aulki gurpildun gaineko 200 metroko lasterketan eta brontzezkoa T51/T52 kategoriako aulki gurpildun gaineko 100 metroko lasterketan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giharretako gaixotasun degeneratibo sendaezin batez joa zegoen. 2016an nazioartean arreta bereganatu zuen adierazi zuenean etorkizunean eutanasiaz baliatu nahi zuela heriotza duina izateko noiz eta egun on baino txar gehiago eraman beharko lituzkenean. 2019ko urriaren 22an hil zen eutanasiaz baliaturik.[1]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Wielemie. Sporten voornhet leven (2012)
  • De andere kant van de medaille (2017)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Urrutikoetxea, Ane. (2019ko urriaren 23a). «Eutanasiaz baliatuta zendu da Marieke Vervoort kirolari paralinpikoa» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2019ko urriaren 23an).