Mateo Falcone
Mateo Falcone | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Prosper Mérimée |
Argitaratze-data | 1829 |
Izenburua | Mateo Falcone |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | frantsesa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Mateo Falcone Prosper Mériméeren novelle edo ipuina da, 1829ean argitaratua.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Prosper Mérimée nouvelle 1829ko otsailaren 14an burutu zuen. Testua, Mœurs de la Corse azpitituluaz, Revue de Paris aldizkarian agertu zen, 1829ko maiatzaren 3an; aldizkari hori urte bereko apirilean sortua zen. Nahiz eta Korsikaren deskribapena oso bizia izan, Mériéek oraindik lur hori ez zuen ezagutzen; 1839 arte ez zen joan.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Narrazio tragikoa da. Mateo Falcone Porto-Vecchiotik gertu, mendian bizi da, Korsikan. Egun batean, emaztearekin bere artalde bat ikustera joatea erabakizuen. Fortunato, bere seme oinordeko bakarra, bakarrik geldituta, Gianetto izeneko gizona iristen dela ikusten du. Gianettok gazteari ezkutatzeko eskatzen dio, bost frankoren truke. Geroago, sei gizon armatu agertzen dira Mateo Falconeren etxean eta Fortunatori galdetzen diote nora joan zen ihesean zebilen gizona. Eztabaidaren ondoren, Fortunato bidelapurraren ezkutalekua azalduko du, erloju eder baten truke. Mateo Falcone iritsi zen orduan eta Gianetto harrapatuta ikusten du. Presoak Mateo eta bere familia traizioz salatzen ditu. Sei gizonek eta Gianettok alde egin zutenean, emazteak, senarraren ideia asmatuz, gelditzeko eskatu zion baina entzun gabe, semearekin basora joan zen eta gazteak otoitz egin ondoren eta erreguak egin arren, tiro bat bota zion. Mateok traizioa onartzen ez zuelako.
Moldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Adaptations[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- César Cuik 1906-1907an izenburu bera opera bati eman zion.
- Katsuhiro Ōtomo 1973an manga estiloko moldaketa plazaratu zuen.
- Éric Vuillard zinemarako moldaketa aurkeztu zuen 2008an.
- Frédéric Bertocchini eta Sandrok komikien moldaketa egin zuten 2016an.
Euskarazko bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen itzulpena Nemesio Etxanizek argitaratu zuen, 1955eko Egan aldizkaria. Lehenengo aldiz Mériméeren lan bat euskaratzen zela. Itzulpen hau Itxaropena argitaletxearen Kuliska Sortan Antzerkiak/Kontu-Kontari liburuan plazaratu zuen Etxanizek 1958an. Koldo Izagirrek ere Mateo Falcone eman zuen argitara, 1995ean Elkar argitaletxearekin kaleratutako Mateo Falcone eta beste zenbait istorio liburuan.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1829ko liburuak
- Prosper Mériméeren eleberriak
- Zinemaratutako liburuak
- Literatura-pertsonaiak
- 1958ko liburuak
- XIX. mendeko eleberriak
- Frantziako ipuinak
- Frantsesezko eleberriak
- Euskaratutako liburuak
- Frantziako literatura XIX. mendean
- Nemesio Etxanizen itzulpenak
- Koldo Izagirreren itzulpenak
- XIX. mendean girotutako eleberriak