Melville uhartea

Koordenatuak: 75°30′N 111°30′W / 75.5°N 111.5°W / 75.5; -111.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Kanadako uharte artikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Melville (argipena)».
Melville uhartea
Datu orokorrak
Garaiera776 m
Motauharte
Luzera341 km
Zabalera120 km
Azalera42.149 km²
EponimoaRobert Dundas, 2nd Viscount Melville (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak75°30′N 111°30′W / 75.5°N 111.5°W / 75.5; -111.5
Honen parte daUhartedi Artikoa
Estatu burujabe Kanada
Territory of CanadaIpar-mendebaldeko Lurraldeak
Ur-gorputzaViscount Melville Sound (en) Itzuli
Lancaster itsasartea
Leku geografikoaElisabet Erreginaren uharteak

Melville uhartea Kanadako zortzigarren uharterik handiena da, Uhartedi Artikoan kokatutakoa. Nunavut eta Ipar-mendebaldeko lurraldeen barruan sartuta dago administratiboki, bien arteko muga teorikoak uhartea erdibitzen du.

42.149 km2-ko azalera dauka eta populatu gabekoa da.

Esplorazio europarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar kolonizatzaileen artetik, William Edward Parry esploratzaile britainiar eta Britainiar Itsas Armadako kapitainak bisitatu zuen lehen aldiz, Artikora egin zuen bere bigarren espedizioan, 1819-20koan, Ipar-mendebaldeko Pasabidea bilatzeko ahaleginean.

Izena 1819 hartan eman zion uharteari Parryk, orduko itsas-armadako burua, almirantazgoko lehen lorda, Robert Saunders Dundas, Melvilleko 2. bizkondea zelako.[1]

Uhartea aurkitu ez ezik, 1819-20ko negua igaro behar izan zuen 1820ko abuztuaren 1era arte, geroztik Winter Harbour deitzen zaion puntuan, neguko badian alegia.[2] Bertatik joan aurretik, urte hartako ekainean, izotza urtzen hasita zegoela, hamaika gizonekin uhartea oinez zeharkatu zuen Parryk eta mendebaldeko muturreraino iritsi zen, Liddon golkora.

Winter Harbourren Parryen harria esaten dioten arroka bat dago, zeinak gogoratzen duen lurraldea Kanadaren jabetzarako hartu zutela bertan.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Melville Island | Inuit, Nunavut, Arctic Wildlife | Britannica» www.britannica.com 2023-08-27 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  2. (Ingelesez) «William Edward Parry first North-West Passage expedition 1819–20» www.rmg.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  3. (Ingelesez) «Parry's Rock Wintering Site National Historic Site of Canada» www.pc.gc.ca (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Kanada
Artikulu hau Kanadako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.