Memoriaren Txokoa

Koordenatuak: 42°48′10″N 1°29′45″W / 42.802722°N 1.49578114°W / 42.802722; -1.49578114
Wikipedia, Entziklopedia askea
Memoriaren Txokoa
Memoria Historikoko Lekuak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLizoainibar-Arriasgoiti
Koordenatuak42°48′10″N 1°29′45″W / 42.802722°N 1.49578114°W / 42.802722; -1.49578114
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2018ko abuztuaren 18a

Memoriaren Txokoa Lizoainibarko Urotz lekuan ibarran 1936ko gerraren biktima errepublikanoen memorial bat da. Herriaren kanpoaldean dago, NA-150 (Iruña-Agoitz) errepidearen eta Urotz herriarekin lotzen duen NA-2324 tokiko errepidearen arteko bidegurutzearen inguruan.

Nafarroa Garaiko Memoria Historikoko Lekuen barruan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentua 2018ko abuztuaren 18an inauguratu zen, udal eta eskualdeko agintariak, ibarreko nahiz inguruko beste ibar batzuetako bizilagunak, Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkartea, Teileriako Ahaztuak eta Nafarroako Memoriaren Institutua bezalako elkarteak bertan zirela.

Memoriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizoaingo Felix eta Julian Lizarraga anaiek egin zuten, eta gustura erantzun zioten Udalaren proposamenari. Hasiera batean monumentu batean pentsatu zen, baina leku berezi hau ikusi genuenean, argi izan genuen parke biribil bat izango zela, harrespiletan inspiratua, oroimenaren betikotasuna sinbolizatzen duena, gizonak eguzkiaren irteerara gidatzen dituen emakumea buru zela, ideia positiboarekin eta birjaiotzearen energiarekin, azaltzen zuten.

Harrizko oinarria duten altzairuzko xaflazko 8 irudiez gain, parkea menhir batek, paredoi gisa, eta 8 hilobiek, 8 pila-izenekin, osatzen dute.

Omenaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentuan plaka bat dago, honako legenda honekin:

« Lizoainibar-Arriasgoitik eta bertako Udalak, 1936ko esttu kolpearen biktima izan zirenei eta erregimen frankistaren eta beronen errepresioa jasan zutenen omenez eta haienganako errekonozimenduz. Errepublika babesteagatik erailak. »

Omendutako pertsonak gerraren hasieran fusilatu zituzten eta herrian zehar banatutako hobi banatan lurperatu zituzten. Hauek dira:

Monumentuko plaka

Urozko hobian lurperatuak eta 1979an hobitil ateratakoak:

  • Teófilo Jiménez Ladrón —alguazila, 55 urte (Caparroso)
  • Juan Merino Navarro —alguazila, 46 urte (Caparroso)
  • Matilde Ruiz Remón —50 urte (Cortes)
  • Santiago Moreno Alba —jornalaria, 40 urte (Caparroso)

Urotzen erailak eta lurperatuak eta 1976an hobitik ateratakoak:

  • Valentin Carlos Beroiz —langilea, 22 urte (Agoitz)
  • Pablo Gastesi Expósito —langilea, 19 urte (Iruñea)
  • Mariano Inda Navaz —langilea, 24 urte (Azparren)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]