Mendi txirriskila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendi txirriskila
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaFringillidae
GeneroaCarduelis
Espeziea Carduelis citrinella
(Pallas, 1764)[1]
Errute denbora13 egun

Mendi txirriskila (Carduelis citrinella) fringillidae familiako hegazti paseriformea da, hegoaldeko Europako mendietan bizi dena[2].

Hasieran adituek Serinus generoan sailkatu bazuten ere, egun karnabatik gertu dagoela uste dute.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12,5 cm-ko tamainakoa, frigilido txiki bat da, orokorrean berde-oliba kolorekoa, zertxobait horixkagoa azpitik, hego eta buztan beltzaxkekin eta hauetan marra hori-berdexka pare batekin. Lepoa eta lepoaren atzealdea eta alboak estaltzen dituen orban gris urdinxka bat da espeziearen ezaugarri bereizgarria, oso nabarmena izaten dute arrek ugaltze garaian, emeek tonu tristeagokoa izaten dute.

Gazteek lumaje arrexkagoa, tonu horixkarik gabea eta oso ildaskatua izaten dute, eta beste frigilido txiki batzuekin nahas daitezke (tarina, txirriskila), hori dela eta helduetan arreta jartzea komeni da, normalean batera ibiltzen dira eta, edo identifikazio akatsak saihesteko haien dei bereizgarria ezagutu beharra dago.[3]

Biologia eta ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso espezie lagunkoia da, normalean dozena bat aleko edo gehiagoko taldeetan bizi da, bere dei, “tsi-i” leun eta malenkoniatsuari esker erraz antzematen dira, maiz igortzen duena, batez ere hegaldian.

Kantua nahiko armoniosoa den txiotxio eta karrankari segida batez osatua dago, eta horien artean tinbre metalikoko nota garratzak tartekatuaz. Batzuetan txirriskilarena gogorarazten du eta beste zati batzuetan tarinarena.

Bere janariaren zati handi bat lurrean bilatzen du, belar artean mugitzen da ale eta hazien bila. Pozik jaten ditu txikori belarrak, asunak eta hainbat gramineo, baina konifero batzuen pinaziak ere aprobetxatzen ditu, baita kimuak eta loreak ere, txitak gizentzeko behintzat, beldarrak eta beste intsektu batzuk ere bai.

Sedentariotzat hartzen da mendi txirriskila, neguan bizi den mendietatik irten arren, ez baitu distantzia handirik egiten. Badirudi maila baxuetara, lautada eta haran babestuagoetara jaistera mugatzen dela, baina bere jatorrizko eremu geografikotik irten gabe edo handik gutxi mugituaz.

Martxorako beren ugaltze-eremuetara itzultzen dira, eta arrak kantuan entzun daitezke, pausatuta edo airean, zirkuluetan tximeleten itxurako araldiko hegaldi bat eginez.

Normalean koniferoetan egiten dute habia, goialdean. Hemen normala da pagoetan ugaltzea. Errunaldia normalean, 4-5 arrautzakoa izaten da, urdin berdexka zurbil kolorekoak puntutxo edo orban arre kolorekoekin. Inkubazioaren iraupena ez da ziurtasunez ezagutzen, 12-15 egun ingurukoa izan behar du, eta 17-18 egun igaro ondoren habia uzten dute, oro har, urtean bi txitaldi hazten dituzte. Ugaldu ondoren, familia taldeak bat eginda jarraitzen dute eta, beren izaera gregarioa dela eta, talde handiagoetan biltzen dira, eta larre eta basoetan zehar ibilera etapa bat hasten dute janari bila.

Ez dio beldur handirik gizakiari, normalean distantzia laburretik behatzeko aukera ematen digu. Bat-bateko edozein mugimendurekin ikaratzen badugu, pixka bat urrunago mugitzera mugatzen da, hegaldi uhintsu batekin, konfiantzaz lurreratzeko, lurrean edo oso urrun ez dagoen zuhaitz txiki baten adarrean.

Banaketa, habitata eta estatusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi txirriskila oso hedapen mugatua duen espeziea da, Europako hegoaldeko zenbait mendi eremuetako endemikoa da: Alpeak. Frantziako Erdialdeko Mendialdea, Pirinioak, Kantauri Mendilerroa eta Iberiar Sistema. Bitxia bada ere, Korsika eta Sardinia ere okupatzen ditu, bertan altuera baxuan ugaltzen baita.

Gure lurraldean Kantauri-Mediterraneo arteko banaketaren mendilerroan ugaltzen da. Aralartik Salvadaraino, Aizkorri eta Gorbeia igaroz eta haien eta kostaldearen artean dauden mendi batzuetan, Hernio Gazume, Izarraitz eta Ganekogorta kasu.

Entzian ikusi da, baina beti hasierako datatan eta ez habia garaiaren erdialdean, beraz, baliteke bertan ez ugaltzea, itxuraz justifikatzeko arrazoirik gabe, Kantauri mendilerro arteko banaketaren oso antzekoa delako. Ez da hegoalderago aurkitzen, ezta Arabako Mendebaldeko mendietan ere, Arcena eta Peña Gobia bezalako mendietan, pinu gorriak daude eta finkatzeko leku ona dirudien arren, ezta Kantabriako mendilerroko pagadietan ere.

Normalean 1200-1800 metroko altueran ugaltzen den espeziea da, konifero basoetan (izeia, pinua), non zuhaitzetatik goiko larre alpinoetara jatera ateratzen dena, baina gure lurraldean mendiko pagadietara egokitu da, eta ezohiko altuera baxuetan alpino motako espezie batentzat, 1000 metro azpitik hainbat puntutan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Clement, Harris & Davis (1993)
  2. BirdLife International (2004). Carduelis citrinella. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
  3. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomi Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 305 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araozko kontuak

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.