Michelle Gisin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michelle Gisin

Bizitza
JaiotzaSamedan1993ko abenduaren 5a (30 urte)
Herrialdea Suitza
Lehen hizkuntzaalemana
Familia
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa
Pisua70 kilogramo
Altuera175 zentimetro

michellegisin.ch
Facebook: michelle.gisin Twitter: michellegisin Instagram: michellegisin Olympic.org: michelle-gisin Edit the value on Wikidata

Michelle Géraldine Gisin (Samedan, 1993ko abenduaren 5a) eskiatzaile suitzarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan birritan izan da txapeldun olinpikoa Alpetar eskiko proba konbinatuan.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko Sotxiko Jokoetan txapeldun izan zen Dominique Gisin eskiatzailearen ahizpa gaztea da. Marc Gisin anaia ere eskiatzaile olinpikoa da[1].

Michelle Gisin 2008-2009 denboraldian hasi zen nazioartean lehiatzen, 15 urte zituela. 2010ko urtarrilean esate baterako Europako Kopan aritu zen St-Moritzen[2]. Eskiatzaile suitzarraren lehenengo garaipenak gazte mailako Suitzako txaelketatan izan ziren 2011 eta 2012an. 2013ko Munduko Gazte mailako txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen eslalomean[1]. 2014ko Sotxiko Jokoetan parte hartu zuen Dominique ahizparekin batera eta 28. postuan sailkatu zen eslalomean.

2017ko Munduko txapelketan bigarren egin zuen konbinatuan eta 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan txapelduna izan zen[3].

2022ko Pekingo Jokoetan konbinatuko txapela berritu zuen[4] eta horretaz gain Super-G proban brontzezko domina eskuratu zuen[5].

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina Konbinatua
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina Konbinatua
2022 Pekin ( Txina) 3. postua, brontzezko domina Super-G
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Saint-Moritz ( Suitza) 2. lekua, zilarrezko domina Konbinatua
2021 Cortina d'Ampezzo ( Italia) 3. postua, brontzezko domina Konbinatua
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2013 Mont St. Anne ( Kanada) 2. lekua, zilarrezko domina Eslaloma

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Alpine Young Guns: Michelle Gisin - FIS-SKI» web.archive.org 2015-09-24 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  2. «GISIN Michelle - Athlete Information» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Juegos de Invierno - Esquí: Gisin gana la Combinada en un amargo adiós de Vonn a los Juegos Olímpicos» Marca.com 2018-02-22 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  4. (Ingelesez) «Beijing 2022 Winter Olympics daily briefing: Gisin gold, Smith’s F-bomb» the Guardian 2022-02-17 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  5. (Gaztelaniaz) Revuelta, Raúl. (2022-02-17). «Michelle Gisin Wins Alpine Combined Gold in Beijing» Ski Paradise (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]