Mikeldiko idoloa

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Koordenatuak: 43°10′27″N 2°37′59″W / 43.17405558°N 2.63296345°W / 43.17405558; -2.63296345
Wikipedia, Entziklopedia askea

Mikeldiko idoloa
Jatorria
Aurkikuntza lekuaDurango eta Mikeldi baseliza
KulturaBetoia
Ezaugarriak
Materiala(k)hareharria
Dimentsioak1,64 (altuera) m
Pisua1.560 kilogramo
Kokapena
LekuaEuskal Museo Arkeologikoa, Etnografikoa eta Historikoa
Inbentarioa205
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°10′27″N 2°37′59″W / 43.17405558°N 2.63296345°W / 43.17405558; -2.63296345
Map

Mikeldiko idoloa 1864an Durangoko Mikeldiko baselizan topaturiko eskultura zoomorfoa da. Hankak disko batean dituen txerri edo zezena da.[1] Bere datazioa ezezaguna da (badaude II. Burdin Arokoa, K.a. V. eta I. mendeen artekoa, direla esaten dutenak).[2][3] Betoien gizataldeak eginiko eskulturen antzekoa da[4], nahiz eta hauek diskorik ez eduki. Euskal Herrian ez da halako besterik aurkitu, baina Gaztelan ohikoagoak dira[5].

Egun Bilboko Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoan dago.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikeldiko idoloaren etimologia ez da guztiz argia. Durango eta Iurretan artean zegoen lurretan bazegoen Arrandia (Harri Handia) izeneko leku bat, akaso eskultura honi erreferentzia egiten ziona. XI. mendean, gutxi gora behera, baseliza bat eraiki zen bere ondoan, San Bizenteri eskainia. Lehen dokumentuetan Biçenty, Miquendi edo Miçente gisa agertzen da (cf. Bikendi)[6].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1634n Gonzalo de Otalorak aipatzen du Micrología geográfica, del asiento de la noble Merindad de Durango, por Ambito, y Circunferencia liburuan eskultura honen existentzia[7][6]:

« "...ikusgarrienak Mikeldi izeneko Durango herriko ermita batean daudenak dira; bertan dago eta ikus daiteke harri handi bat, munstro formaz zein tamainaz, Abbada edo Errrinozero itxurakoa, globo eskerga du hanka artean, eta globoan landuta, karaktere bikainak eta ulertezinak eta, bukatzeko, galburu bat lurrean sartuta. Haize agerian dago (higatuta egotearen arrazoia). Ez dago berari buruzko oroitzapenik, baina antzinako idolotzat jotzen da." »

[oh 1]


Errinozero edo portugesezko abbaba neologismoa erabiltzea bitxia da, izan ere animalia hori guztiz ezezaguna zen bizkaitar gehienentzat. Baliteke Albrecht Dürerren errinozeroaren irudi famatuan, edo Otaloraren familiak gortearekin zuen harremana dela eta Javatik Portugalera etorritako 1584ko errinozero emea ikusi zuelako egitea erreferentzia[6].

Hala ere, ez da hori lehen aipamena, nahiz eta ezagunena izan. Tabirako udalak bere armarria aldatu zuen, eta azpian globo bat zuen zezen bat ezarri zuten. 1623an egindako akta batean jasotzen da armarritik irudi hori kentzeko eztabaida, 24 bat urte lehenago armarri tradizionala aldatu baitzuten[6].

Jatorriaren gaineko eztabaida politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enrique Flórezek Mikeldiko idoloa erabili zuen eusko-kantabrismoaren aurka ekiteko, argudiatuz idoloa afrikar jatorrikoa zela, kartagotarrek egiten zituzten elefanteak zirela eta, beraz, afrikarrak sartu baziren, erromatarrak ere erraz sartuko zirela euskal lurretan[7]. Honek gatazka sortzen du adituen artean, Mikeldiko idoloaren izaerak eusko-kantabrismoaren gainean eta foruzaletasunaren inguruan dagoen pentsamenduarekin lotzen baita. 1779an Hipólito de Ozaetak, ziurrenik Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen iritziarekin bat, Cantabria vindicada y demostrada según la extensión que tuvo en diferentes tiempos liburuan esaten du Mikeldiko idoloa armarri baten hasiera baino ez dela eta, ziurrenik Erdi Arokoa edo Aro Modernokoa. Honela, Florezek proposatutako jatorri erromatar edo kartagotarrari aurre egiten zion[7].

Astarloak 1785an esaten du eskultura naturalki sortua izan zela, Iturrizak 1787an baselizaren mugarri bat baino ez zela eta Truebak, 1864an, Erdi Aroan egin ohi ziren eskultura arraroetako bat zela proposatu zuen[7].

1864an Juan Ernesto Delmasek idoloa berraurkitu zuen eta modu duinean birkokatu nahi izan zuen, baina lursailen jabea zen Saturdina de Isusik, berriro lurperatzera behartu zuen, pentsatuz kartagotarrek bertan eskultura bat egitea idolatria zela[7]:

« Mikeldiren eskultura zegoen etxaldearen jabeak oso gaizki hartu zuen harria aurkitzea, berriro leku berean lurperatzeko eskatzen zuen, eta Durangoko hiribilduarentzat lotsagarrizko marka bat zela suposatuz txiki-txiki egin izanaz kexatzen zen. Jokabide bitxi hori eta pentsamolde zentzugabe hori oso gaizki ulertutako abertzaletasunaren seme-alabak ziren; andere gaizki aholkatu hark uste zuen Delmas jaunak eta biok aita Flórezek bezala sostengatuko genuela kartagotarrak Durangora joanak zirela idolatriako tenpluak eraikitzera. »


Arkeologia garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Gerra Karlista amaituta, Mikeldiaren eta foruzaletasunaren arteko harremana desagertzen doa. Foruen amaiera Hego Euskal Herrian iristen denean, belaunaldi berriek ez zuten ikusi Mikeldiko idoloak mehatxu egiten zienik. Gutxi batzuek mantendu zuten kartagotar eskulturarena, baina arkeologo eta historialari gehienek Burdin Aroko piezatzat zuten, ziurrenik hilobi bat markatzeko egindakoa. 1896an, San Bizente ermitaren ondoan dagoen etxearen ondoan jarri zuten[7].

1920an, Bilboko arkeologia museoko zuzendariak, Jesús Larreak, lurren jabearen baimena lortu zuen idoloa museora eramateko, eta Durangon haren erreplika bat utzi zuen. José Patricio Ortueta Sagastagoia eta Justo Larrañaga Agirre industrialari durangarrek egin zuten, Federico Belaustegigoitia Landaluze idazlearen gestioen ondoren, eta 1921etik dago ikusgai Museoaren klaustroaren erdian[8].

1969ko irailaren 23an idoloaren jabea den Mikeldi S.A. enpresak (Larrañaga, Ortueta eta Cía. errematxeak, torlojuak eta azkoinak fabrikatzen dituen enpresa) Aldundiari adierazi diote gustura ikusiko luketela pieza Durangora transferituko balitz. Enpresa horrek berak baseliza suntsitu zuen 1950ean enpresako egiturak handitzeko[9].

2016ko apirilaren 19an, Durangoko Udalak Bilboko arkeologia museoarekin elkarrizketak hastea erabaki zuen, herrira eramateko[10].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskultura harearrizkoa da, bloke bakarrean egina dago eta animali baten forma eskematikoa erakusten du, aketz batena, ziurrenik. Animaliaren hanken artean eta sabelaren azpian disko bat dago txertatuta. Bizkarrean eta eskuineko alboan zulaketa batzuk agertzen dira, "kazoltxoak", ugariak antzeko eskulturetan. Zulaketa horiei esanahi magiko/erlijiosoa eman ohi zaie[11]. Gaur egun 1,64 metroko altuera du, eta oinarriak 34 zentimetro ditu zabaleran[6]. Gonzalo de Otaloraren 17. mendeko deskribapenak iradokitzen du idazkun markak zituela, baina haien arrastorik ez dago ondorengo azterketetan[3].

Burdin Aroaren bigarren zatikoa dela uste da, K.a. V. eta I. mendeen artekoa, eta Gaztelan zehar aurkitu diren beste eskultura zoomorfo batzuekin lotu da, aketz zeltiberikoekin. Gaur egun Zamora, Salamanca, Ávila, Segovia, Cáceres, Toledo, Ourense eta Pontevedran aurki daitezke halakoak, baita Portugalgo Tras-os-Montes eta Beira Altan ere. Eremu horretatik kanpo aurkitutako bakarrak Mikeldiko idoloa eta Tortosan aurkitutako beste bat dira. Mikeldikoa da bakarra disko bat duena hankartean[11].

Konparazioan, Mikeldikoa eta aketz zeltiberiko tipiko bat, Lumbrales herrikoa, Burro de la Barrera esaten diotena, Hesiko astoa. Konparazioan, Mikeldikoa eta aketz zeltiberiko tipiko bat, Lumbrales herrikoa, Burro de la Barrera esaten diotena, Hesiko astoa.
Konparazioan, Mikeldikoa eta aketz zeltiberiko tipiko bat, Lumbrales herrikoa, Burro de la Barrera esaten diotena, Hesiko astoa.


Durangoko kopia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikeldi idoloaren kopia, Durangon.
Mikeldi erraldoia. Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak sortua

Durangon dagoen idoloaren kopia gaur egun Mikeldi kalean dago, jatorrizkoa aurkitu zen lekuaren ondoan. Lehenago Ezkurdiko plazan zegoen[12]. Durangoko udalak originala herrian izan nahi du, eta horretarako epaitegietara ere jo dute[13].

2023an Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak Mikeldi idoloaren egurrezko eskultura handia sortu zuen eta Durangoko Madalenoste plazan kokatuta zuen lau metro garai eta sei metro luze den artelana. Industria-enpresek emandako egurrezko paletekin egin zuten, hots, enpresek behar ez zuten materiala birziklatuz.[14]

Kultura-eragin modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikeldiko idoloaren eragina igarri izan da euskal historiografian eta kulturan 19. mendetik. Gizonezko izen bat bilakatu da euskaraz, Bilboko Zinebi zinemaldiko sarien izena ere bada (sari oroigarriak idoloaren irudia erreplikatzen duelarik), eta 19. mendeko konposizio musikal batek ere Mikeldiko Idorua izena eduki zuen[15], non idolo hitzaren euskaratze etimologiko bat ere igartzen den, idoro aditzaren partizipio bat bailitzan, Mikeldiko aurkikuntza nolabait[16].

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. “…Ay antigüedades notables, y las más en las lomas y altos : las más vistas son en una Ermita de la villa de Durango llamada Miqueldi, se halla, y se vee una gran piedra, así monstruosa en la forma, como en el tamaño, cuya hechura es una Abbada, o Reinoceronte, con un globo grandísimo entre los pies y en el tallados caracteres notables, y no entendidos, y por remate una espiga dentro de tierra, donde está eminente de más de dos varas : está en campo raso (causa de mostrarse deslavado) no se tiene memoria del, si bien corre por ídolo antiguo”

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ortíz-Osés, Andrés. (2007). Los mitos vascos: aproximación hermenéutica. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 86 or. ISBN 978-84-9830-683-5..
  2. Aranbarri, Marta. (2010-4-8). «El ídolo regresa a Mikeldi» El Correo.
  3. a b Mikeldiko Idoloa. Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa.
  4. (Gaztelaniaz) Nortes Nolasco, Andrés; Nortes Nolasco, Andrés. (2009-11-06). «El toro y el espacio vetón: el proceso de labra en granito de un "verraco" y su revisión deconstructiva» eprints.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  5. Irazabal Agirre, Jon. (D.L. 2012). Duranguesado : breve historia. Gerediaga Elkartea ISBN 84-940017-3-6. PMC 851346242. (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  6. a b c d e Ruiz, Arturo Aldecoa; Arenal, Isabel. (2022-01-01). «Luminoso Idolo Oscuro. Miqueldi, historia y significado» Luminoso Idolo Oscuro. Miqueldi, historia y significado (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  7. a b c d e f Fernández, Fernando; Portilla, Miguel Unzueta. (2013). «El misterio de Mikeldi» Astola: ikerketa eta historia (7): 132–143. ISSN 1888-234X. (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  8. «El Museo Vasco de Bilbao rectifica y clarifica que no recibió el ídolo de Mikeldi como donación, sino como "depósito"» Mugalari Kultura 2017-09-02 (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  9. Moreno, Amaia Basterretxea. (1992). «Intervención arqueológica en la ermita de San Vicente de Mikeldi en Durango (Bizkaia)» Kobie. Paleoantropología (20): 141–155. ISSN 0214-7971. (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  10. «EL MUSEO DE BILBAO FALTABA A LA VERDAD · Los propietarios del Mikeldi requirieron en 1969 a Diputación el ídolo para cederlo al Ayuntamiento de Durango» Mugalari Kultura 2016-04-23 (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  11. a b «Idolo de Mikeldi (Prospecto Esp/Eus).qxd» webcache.googleusercontent.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  12. «Mikeldiko idoloaren kopiak kokaleku berria du, izen bereko kalean - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  13. «Mikeldiko Idoloa Durangora ekartzeko epaitegietara joatea aztertuko du udalak - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  14. «[ARGAZKI GALERIA Mikeldi erraldoia inauguratu dute Durangon - Durango»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
  15. «Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  16. Amatiño. «Mikeldiko idorua» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz):[1] Arturo Aldekoaren Mikeldi idoloari buruzko artikulua Euskonews agerkari digitalean, 777.zk. 2023-02-15 / 2023-04-12.