Edukira joan

Mississippi Goddam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mississippi Goddam
Nina Simoneren musika-lana
Egilea(k)Nina Simone
Argitaratze-data1964
IzenburuaMississippi Goddam
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika
Hizkuntzaingelesa
HitzakNina Simone
Bestelako lanak
MusikagileaNina Simone

Mississippi Goddam Nina Simone estatubatuar abeslari eta pianistak sortutako abestia da. Bere esanetan, afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko ereserki bat da[1]. Nina Simone in Concert diskan argitaratu zen, 1964an. Albuma Carnegie Hallen urte berean emandako hiru kontzertutako grabazioan oinarrituta dago. Albuma Philis Records argitaletxe herbehereetarrak sortu zuen, eta Nina Simoneren abesti politikoetarako bidearen erakusgarri da. Abestiak Medgar Eversen hilketari egiten dio erreferentzia, Mississippin eta 16. kaleko Eliza Baptistaren aurkako atentatuari Birmingham (Alabama)n[2].

Simonek Mississippi Goddam ordu batean baino gutxiagoan konposatu zuen. Four Women eta To Be Young, Gifted and Black abestiekin batera bere protesta-abesti famatuen artean dago. 2019an "Mississippi Goddam" abestia Kongresuaren Liburutegiak babeserako aukeratu zuen bere balio kultural, historiko edo estetikoan oinarrituta[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Feldstein, Ruth. (2005-03-01). «"I Don't Trust You Anymore": Nina Simone, Culture, and Black Activism in the 1960s» Journal of American History 91 (4): 1349.  doi:10.2307/3660176. ISSN 0021-8723. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  2. (Ingelesez) Tillet, Salamishah. (2015-06-19). «Nina Simone’s Time Is Now, Again» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  3. (Ingelesez) M, Travis; M, rews closeTravis; music, rewsPop culture reporter covering; movies; TV; comedy; cultureEmailEmailBioBioFollowFollow, celebrity. «Jay-Z, a speech by Sen. Robert F. Kennedy and ‘Schoolhouse Rock!’ among recordings deemed classics by Library of Congress» Washington Post (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]