Pavlof mendia
(«Mount Pavlof» orritik birbideratua)
Pavlof mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.519 m |
Prominentzia | 8.225 ft |
Mota | Geruza-sumendi eta mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°25′10″N 161°53′42″W / 55.4194°N 161.895°W |
Mendikatea | Aleutian Range (en) |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Alaska |
Borough of Alaska | Aleutians East Borough |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | T. A. Jagger, J. Gardiner, O. P. McKinley, P. A. Yatchmenoff eta R. H. Stewart 1928ko ekainaren 27an |
Ohiko bidea | Ipar-mendebaldeko aurpegia |
Geologia | |
Material nagusia | Andesita |
Pavlof mendia (ingelesez Mount Pavlof), Alaskako penintsulako Aleutiar mendilerroan kokatukako estratosumendia da. 1980. urteaz geroztik Ameriketako Estatu Batuetako sumendirik aktiboenetako bat da. Izan ere, azken urteotan erupzio ugari izan ditu: 1980an, 1981ean, 1983an, 1986–1988, 1996–1997, 2007ko abuztuaren 15etik irailaren 13ra, 2013ko maiatzaren 13tik abuztuaren 8ra. Azken erupzioak 2014ko maiatzaren 31an eta ekainaren 3an gertatu ziren, eta azken honek oraindik ere jardunean dirau.