Musa basjoo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Musa basjoo
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaZingiberales
FamiliaMusaceae
GeneroaMusa
Espeziea Musa basjoo

Japoniar bananondoa, (Musa basjoo), [1] [2] Musaceae familiako landare espezie bat da.

Hasiera batean Japoniako Ryukyu uharteetakoa zela uste zen bertan deskribatu zutelako lehendabiziko aldiz, [3] baina gaur egun jakina da jatorria Txinako hegoaldean duela; izan ere Sichuan probintzian oraindik landare honen jatorrizko guneak daude. [4] [2]

Hosto xehetasuna

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banana japoniarra landare belarkara da eta haren sasi-zurtoinek 6,6-8,2 m inguruko neurria izan dezakete, 2 m luzera eta 70 zentimetroko zabalerako hostoak. Espezie honek lore arrak eta emeak sortzen ditu. Fruitua banana horia-berdea da, 5-10 zentimetroko luzera eta 2-3 cm zabal baina ez dira jangarriak; orea zuria du eta haziak ugariak eta beltzak. [3] [5]

Laborantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banana japoniarra asko landatua izan da landare apaingarri gisa; lehen aldiz, Japonian eta XIX. mendearen amaieratik Europako iparraldeko hainbat tokitan ( Ingalaterra iparraldean), Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan. Euskal Herrian ere hainbat lorategietan aurkitu daiteke. Sasi-zurtoinak zero azpitik gradu batzuk jasan baditzake ere, lurpeko errizomak izozteak ondo jasaten ditu, neguko -15 °C arteko tenperaturak [6] .

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorategietan hostaje tropikaleko landare gogor modura erabiltzen da. Japonian landarearen zuntzak erabiltzen dira bashōfu deritzon japoniar ehunak ekoizteko.

Medikuntza erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako medikuntza tradizionalean, medikuek erabiltzen zuten toxina beroak arintzeko, egarria asetzeko eta gernua kentzeko. [7]

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banana japoniarra-ren deskribapena Siebold & Zucc. ex Iinuma egin zuen eta argitaratu Sintei Somoku Dzusetsu-n (2. Ed. 3): t. 1. 1874. [8]

sinonimia
  • Musa dechangensis JLLiu eta MGLiu
  • Musa japonica Thibaud & Keteleer
  • Musa lushanensis JLLiu
  • Musa luteola JLLiu [9] [10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. a b USDA GRIN: Musa basjoo[Betiko hautsitako esteka] Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "USDA" defined multiple times with different content
  3. a b Huxley, A., ed. (1992). New RHS Dictionary of Gardening 3: 268. Macmillan ISBN 0-333-47494-5.
  4. .
  5. Constantine, D. (1999–2008). The Musaceae - an annotated list of the species of Ensete, Musa and Musella. Musa basjoo.
  6. Jungle Garden Hardy Tropical Plants: Musa basjoo
  7. Musa basjoo Sieb. et Zucc.. Medicinal Plant Images Database, School of Chinese Medicine, Hong Kong Baptist University. Retrieved on 25 February 2012.
  8. .
  9. Musa basjoo en PlantList
  10. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Landare Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.