Edukira joan

Natali (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natali
Natali eta Ixak taldekideak
Datuak
JatorriaUsurbil
Musika motapop
Urteak2017 - 2021
Taldekideak
Natali Izagirre
Ixak Arruti
Olaia Inziarte
Andres Insua
Gorka Mendizabal
Informazio gehigarria
www.natalimusika.com

Natali 2017an Usurbilen sortutako musika taldea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natali Izagirre Estatu Batuetan bi urtez ibili ondoren Ixak Arrutirekin elkartu eta 2018ko otsailean Iparrorratzik gabe izeneko kantua plazaratu zuten[1]. Proiektu berriari bultzada emateko Olaia Inziarte, Andres Insua eta Gorka Mendizabalekin taldea osatu eta 2019ko martxoan aurreneko diskoa atera zuten, Garena izenekoa. Bederatzi abestik osatzen dute diskoa eta tartean badira ingelesez abesturiko bi ere.

2021ean musika estiloa rock-era aldatu eta Neona proiektu berria sortu zuten taldekide berberek[2].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Garena (2019, autoekoiztua)[3]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Biografia – NATALI. (Noiz kontsultatua: 2019-08-22).
  2. «"Mundu berri bat" izeneko estreinako lana kaleratu du Neona taldeak - Usurbil» Noaua.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  3. «Garena» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]