National Velvet (filma)
National Velvet, 1944ko Clarence Brown estatubatuarrak zuzendutako kirol film bat da. Enid Bagnold idazlearen 1935eko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Mickey Rooney, Donald Crisp, Elizabeth Taylor, Angela Lansbury, Anne Revere, Reginald Owen eta Terry Kilburn aktoreek antzeztu zuten.
Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Anne Revere) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Robert J. Kern) irabazi, eta Zuzendari onenaren Oscar Saria (Clarence Brown), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Leonard Smith) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Sariaren (Arte Dekorazioa: Cedric Gibbons eta Urie McCleary; Barne Dekorazioa: Edwin B. Willis eta Mildred Griffiths) izendapenak jaso zituen.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ingalaterra, Sussex. Mi Taylor (Mickey Rooney) estatubatuar mutil gazte abenturazale eta oportunista, halabeharrez, Sewels udalerriko Brown familiaren etxera ailegatu eta bertan lanean hasiko da. Velvet (Elizabeth Taylor) 12 urteko alaba txikienak zaldiekiko zaletasun izugarria du eta loterian zaldi eder bat irabaziko du. Orduan, Taylorrek Velvetek bere zaldia Ingalaterrako garrantzitsuena den Grand National zaldi lasterketan partehartu dezan konbentzituko du.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mickey Rooney: Michael "Mi" Taylor
- Elizabeth Taylor: Velvet Brown
- Donald Crisp: Herbert Brown jauna
- Angela Lansbury: Edwina Brown
- Anne Revere: Araminty Brown andrea
- Jackie 'Butch' Jenkins: Donald Brown
- Juanita Quigley: Malvolia "Mally" Brown
- Arthur Treacher: Lasterketa zuzendaria
- Reginald Owen: Ede baserritarra
- Norma Varden: Sims andereinoa
- Terry Kilburn: Theodore "Ted"
- Arthur Shields: Hallam jauna
- Aubrey Mather: Sarrera ofiziala
- Alec Craig: Timothy "Tim"
- Eugene Loring: Ivan Taski
- Jane Isbell: Jane, eskolako neska
- Matthew Boulton: Sarrera ofiziala
- King Charles: Zaldia, The Pie
- Barry Macollum: Hiriko gizona (krediturik gabe)
- Gerald Oliver Smith: Kameralaria (krediturik gabe)
- Harry Allen: Furgoneta gidaria (krediturik gabe)
- Mona Freeman: Eskolako neska (krediturik gabe)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1944ko filmak
- Clarence Brownek zuzendutako filmak
- Helen Deutschek idatzitako filmak
- Mickey Rooneyk antzeztutako filmak
- Donald Crispek antzeztutako filmak
- Elizabeth Taylorrek antzeztutako filmak
- Anne Reverek antzeztutako filmak
- Angela Lansburyk antzeztutako filmak
- Reginald Owenek antzeztutako filmak
- Terry Kilburnek antzeztutako filmak
- Jackie 'Butch' Jenkinsek antzeztutako filmak
- Norma Vardenek antzeztutako filmak
- Aubrey Matherrek antzeztutako filmak
- Arthur Blakek antzeztutako filmak
- Gerald Oliver Smithek antzeztutako filmak
- Mona Freemanek antzeztutako filmak
- Moyna MacGillek antzeztutako filmak
- Juanita Quigleyk antzeztutako filmak
- Eugene Loringek antzeztutako filmak
- Pandro S. Bermanek ekoitzitako filmak
- Metro-Goldwyn-Mayerrek ekoitzitako filmak
- Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Muntatze onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Kirol filmak
- Zaldiei buruzko filmak
- Drama filmak
- Ingalaterran girotutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak