Neoboletus pseudosulphureus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neoboletus pseudosulphureus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaNeoboletus
Espeziea Neoboletus pseudosulphureus
Klofac, 2015

Neoboletus pseudosulphureus (Sinonimoa: Neoboletus junquilleus) Boletaceae familiako onddoa da.[1]

Boletus erythropus delakoaren ia aldaera hori bat dirudi, batez ere oinaren gaineko sarerik ez duelako, baita haragiaren biraketa nabarmenagatik ere, horia izanik oso modu ikusgarrian ikusten da.

Ez dago datu fidagarririk onddo honen jangarritasunari buruz.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 14 cm arteko diametrokoa, hasieran globo itxurakoa edo hemisferikoa, gero lautu samarra, lehorra, fin-fin belusatua, matea, ertza makurtua, soberakinarekin eta apur bat uhindua. Hori kolorekoa, baina erraz, urdinez eta gorriz zikintzen da.

Tutuak: Labur samarrak, oinaren ondoan itsatsiak eta biribilduak, horiak eta ebakitzean urdindu egiten dira.

Poroak:Txikiak eta biribilak, estu, horiak, orban gorri eta urdinxka txikiekin.

Hanka: Goian mehetua, erraboilduna eta sustrai antzekoarekin, hori kolorekoa, pixka bat poroak baino zurbilagoa; urdinez eta gorriz zikintzen da zaurietan. Ebakitzean azkar urdinez tindatzen da oinaren oinarrian izan ezik, hor tonu gorrixkak hartzen ditu.

Haragia: Horia, oinarrian gorri-morexkaz tindatua, eta azkar urdintzen da ebakitzean. Fruta garrazkien usaina eta hasieran zapore gozoa, baina mingostuz joaten da.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Junquilleus epitetoa latinetik dator, “yuncus” hitzetik, eta ihia esan nahi du. Kolore horiagatik

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie arraroa denez, ez dago datu fidagarririk onddo honen jangarritasunari buruz.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddoaren formagatik, oinean sarerik ez duelako, eta haragia ebakitzean azkar urdintzen delako, ia Boletus erythropus delakoaren aldaera hori bat dirudi.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako lehen euriteekin agertzen da eta udazkenaren hasiera arte. Hostoerorkorren basoetan ateratzen da. Espezie arraroa.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Erdialdeko Amerika, Ipar Amerika, India.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 58 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 160 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 427 or. ISBN 84-282-0541-X (T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazón Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jóse Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 600 or. ISBN 84-87977-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]