Ngoyo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ngoyoko Erresuma
XV. mendea – 1885
Monarkia
Eskualdea 1648 inguruan
Geografia
HiriburuaMbanza Ngoyo
Kultura
Hizkuntza(k)Kikongo
Historia
Ondorengoa
Angola Portugesa

Ngoyo Woyo klan bantuaren erresuma bat izan zen, Kabindatik hegoaldera zegoena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikako Erdialdeko Ozeano Atlantikoan kokatua, Kongo ibaiaren iparraldean. Woyo izeneko herri bantu batek sortu zuen XV. mende inguruan eta bere hiriburua Mbanza Ngoyo zen.

Iparraldean Kakongo erresumarekin muga egiten zuen (Loango Erresumaren hegoaldean), bere muga naturalaren gainerakoa Kongo ibaia eta Ozeano Atlantikoa izanik (ibai-bokalea Kongoko Erresumarekin partekatuz).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfontso I.a Kongokoak 1535ean Ngoyo bere tituluen artean aipatu zuen, Kakongo bere mugakidea bezala.

1700. urte inguruan, Kabinda eskualdea Luandatik iparraldeko esklaboen salerosketarako hornitzaile nagusia bihurtu zen, eta, ondorioz, Ngoyoko Erresumako ekonomia oso kaltetua izan zen.

1783an, Ngoyoren armadak Kakongo erresumako armadarenekin indarrak batu zituen, eskualdean zegoen portugaldar gotorleku bat suntsitzeko saiakera batean. 1830eko hamarkadan, estatua tronurako erregegaien arteko gerra zibil baten erdian de facto desegin zen, herrialdeko nobleziak erregearentzat oinordeko bat erabakitzean porrot egin ondoren. 1885ean, Ngoyok Portugalgo Erresumarekin Simulambucoko Ituna sinatu zuen, Kakongo eta Loangorekin batera Kabindako protektoratuan sartuz.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Martin, Phyllis M. "Family Strategies in Nineteenth-Century Cabinda." The Journal of African History 28.1 (1987): 65-86.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]