Nicolás Castaño Capetillo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nicolás Castaño Capetillo
Bizitza
JaiotzaSopuerta1836ko abenduaren 15a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1926ko urtarrilaren 27a (89 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakbankaria

Nicolás Castaño Capetillo (Sopuerta, 1836ko abenduaren 15a1926ko urtarrilaren 27a) azukrearen erregea edota bankarien printzipearen ezizenekin ezaguna egin zen euskal bankari eta azukre-enpresaria.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pablo Castaño eta Rosaura Capetilloren zazpi seme-alabetako nagusiena.[1]

1849an Kubara emigratu eta Cienfuegos aldean ezarri zen 1851. urtetik aurrera.[2] La Diana izeneko denda batean hasi zen saltzaile eta ondoren bere kapuz aritu zen kandelak eta bestelakoak saltzen.[3]

1863an Castaño e Intriago Sociedad en Comandita merkataritza elkartea sortu zuen, Antonio Intriagorekin batera. 1877an enpresa berrantolatu eta esportazio zein inportazioan aritu ziren, kredituak eskainiz eta azukrean industrian inbertsioak eginez, Silverita ingenioaren bitartez. Horrez gain, Patricio anaiaren negozioetan ere inbertitu zuen.[2][3] Itsasontzietan ere inbertsioak izan zituen Alejandro Boullón y Cía enpresaren bitartez, 1884an sortuakoa.[4]

A. Font y Cía. S. en C. izeneko enpresan ere inbertsioak egin zuten, Cienfuegosen argindarra sustatu zuena.[5]

Eskaini zituen kredituen artean Agustín Fabián Goytisolo Digat-en aldekoa dugu, 1891ean Lola izeneko ingenioaren gainean egindakoa. Horrez gain 1903an, San Agustín izeneko ingenioa eskuratu zuen kredituen likidazioagatik. Santísima Trinidad, Andreíta, eta Lequeitio izeneko ingenioak eskuratu zituen ere, baita Constancia izenekoa, garaiko handienetakoa, munduan. “Adelaida Compañía Azucarera S.A enpresaren bazkidea izan zen ere.[5]

Harremanak izan zituen ere Narciso Gelats bankariarekin eta Czarnikow Ltd Rionda Co. eta New Yorkeko Lawrence Turnure Co. banketxeekin.[5]

1897an Trinidadeko Amparo Montalván Hernándezekin ezkondu eta sei seme alaba izan zituen, bat haurra zela hil zen. Alabetako bik Gerardo eta Carlos Felipe Gutiérrez Valladón anaiekin ezkondu ziren, santanderreko Felipe Gutiérrez Ubillaren semeak. Josefina Rogelio Díaz Pardorekin ezkondu zen eta Rosaura Alberto Betancourt Gonzálezekin. Nicolás izeneko semeak, María Teresa Amparo Fernández Gonzálezekin ezkondu zen.[2]

Besteak beste, bazkide izan zituen Acisclo del Valle, Gabriel Cardona, Domingo Nazábal, Esteban Cacicedo Torriente eta Laureano Falla Gutiérrez.[3]

Kubako gizon aberetsenetariko bat izan zen[6] eta bere aberastasunak krisiari aurre egin zion:

“del cataclismo azucarero de 1920, que llevó al suicidio a media Cuba, salió intacta aquella fortuna y quedó en pie para salvar de la quiebra a no pocas casas de la Perla del Sur, para las cuales el crédito ilimitado de Don Nicolás fue un manto protector.”[5]

Hiltzean, bere semea, Nicolás Castaño Montalván, bere suhiak, Alberto Betancourt González eta Carlos Felipe Gutiérrez Valladón, eta bere bilobak, José Nicolás Díaz Castaño, Alberto Betancourt Castaño eta Nicolás Betancourt Castaño familiaren negozioak kudeatu zituzten lehenengo Viuda e hijos de Nicolás Castaño bezala eta emaztea hiltzean, Comunidad de Bienes Hermanos Castaño izenarekin, 1958an desegin zena.[3]

Fidel Castro eta Kubako Iraultzarekin batera, familiaren egoera ekonomikoa aldatu egin zen.[1][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Historia de una familia vasca expoliada por la revolución cubana (from El Blog de Tania Quintero)» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  2. a b c (Gaztelaniaz) [https://revistes.uab.cat/redes/article/view/v34-n1-garcia-sanchez-moya-padilla «Comerciantes banqueros y redes de parentesco. Cienfuegos 1880-1920»] REDES 37: 87-102..
  3. a b c d Hernández García, Miliada. (2013). «Goytisolo y Castaño: empresas y familia durante la transformación capitalista en Cienfuegos (siglos XIX y XX)» América Latina en la turbulencia global: oportunidades, amenazas y desafios, 2013, ISBN 978-84-9860-854-0, págs. 525-536 (Servicio de Publicaciones): 525–536. ISBN 978-84-9860-854-0. (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  4. (Gaztelaniaz) Julves Álvarez, Yirka. (2017). «La economía de Cienfuegos: El grupo gallego(1880-1930)» Revista Científica Cultura, Comunicación y Desarrollo 1: 16-22..
  5. a b c d Hernández Martínez, Yoan Samir; García, Miliada Hernández; Sánchez, Suset García; Rodríguez, Alejandro García. (2019-09). «LA ÉLITE VASCO-NAVARRA Y SU CONTRIBUCIÓN SOCIOECONÓMICA EN LA REGIÓN DE CIENFUEGOS, CUBA (1880-1920)» Revista Universidad y Sociedad 11 (3): 104–110. ISSN 2218-3620. (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Expropiaciones, el talón de Aquiles para las relaciones con Cuba» diariolasamericas.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]