Nisha Ayub

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nisha Ayub

Bizitza
JaiotzaMalaka1979ko apirilaren 5a (45 urte)
Herrialdea Malaysia
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, trans eskubideen aldeko ekintzailea eta Sexu-langile transgeneroa
Jasotako sariak

Nisha Ayub (Malaka, Malaysia, 1979ko apirilaren 5a) pertsona transgeneroen eskubideen aldeko malaysiar ekintzailea da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malakan jaio zen 1979an. Nahiz eta gizon jaio, bere burua emakumetzat dauka. 2000n Malaysiako erlijio-poliziak Ayub atxilotu zuen emakumez janzteagatik eta emakumezko jarrera izateagatik; hots, bertako xarian oinarritutako legedia urratu zuelakoan. Hori zela eta hiru hilabetez gizonezkoentzako kartzela batean espetxeratu zuten. Kartzelaldian zehar presozainen eta beste espetxekiden sexu jazarpena pairatu zuen.[1]

Espetxetik irtendakoan transgeneroen eskubideen aldeko ekintzaile bihurtu zen. 2010ean Justice for Sisters erakundearen sortzaileetako bat izan zen. 2014an SEED Fundazioa sortu zuen.[1]

2016an Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Sailak Adoredun Emakumeen Nazioarteko Saria eman zion, bere lana goraipatuz. Gainera sari hori jaso zuen lehenendabiziko pertsona transgeneroa izan zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Oria, Jose Angel. (2016-06-18). «Askotan jazarpenaren biktima izan diren transgeneroak, eskubideen aldeko lanean» Gaur8 (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Malaysia
Artikulu hau Malaysiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.