Norberto Oiarbide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Norberto Oiarbide

Bizitza
JaiotzaIdiazabal1922ko urriaren 18a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIdiazabal1995eko abenduaren 27a (73 urte)
Jarduerak
Jardueraktrikitilaria eta saltzaile ibiltaria

Norberto Oiarbide Mujika (Idiazabal, Gipuzkoa, 1922ko urriaren 18a - Ib. 1995eko abenduaren 27a) trikitilaria izan zen.

Hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idiazabalgo Benta Txiki izeneko bentan jaio zen. Benta hartan, dendari eta tabernari lan egin zuen. Saltzaile ibiltari ere bili zen, txatarra, erroskillak, ardi-larruak, trapuak eta kutxak saltzen.

Txikitatik zetorkion trikitirako zaletasuna. Etxean, aitak eta anaia zaharrenak ere jotzen zuten. 14 urterekin hasi zen ikasten, hasieran zurezko soinu zahar batekin eta ondoren Guerrini markako soinuarekin.[1]

Emanaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 urterekin hasi zen ospakizunetan trikitia jotzen;[2] gerrate garaian anaia soldadu joan zenean, haren ordez hasi zen. Batez ere ezkontzetan jotzen zuen soinua.

Jaietan[3] eta plazetan ere jo izan zuen. Berak soinua jo eta beste bi lagunek dirua jasotzen zuten.

Nolanahi, Benta Txikin noiznahi soinua atera, eta bertan dantzaldiak antolatzen zirelako egin zen ezagun Oiarbide. Juanita Oiarbide arrebak ere laguntzen zion panderoa joz.

Pieza zaharrak zituen batez ere gustuko, eta haiek jotzen zituen.[4]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan Arantzazura bizikletan joan zen egun batean, euria hasi eta soinua estaltzeko ezer ez zuenez, Zegamatik Idiazabalaino soinua joaz joan zen bizikletan, manilarra ukitu gabe.

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989an omendua izan zen Ordizian, Fernando Goenagarekin eta Paulo Urretabizkaiarekin batera.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Soinuaren hotsa - ARGAZKIAK» trikitixa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Goierritarra 23. , 26 - 27 or..
  3. (Gaztelaniaz) «San Luis Festa - Fondo multimedia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  4. Urteaga, Xabier. (1993ko apirilak 21). "Lehenagoko trikitixa piezak oraingoak baino politagoak ziren". Euskaldunon Egunkaria 735, 32 or..
  5. «Soinuaren hotsa - Omenaldiak» trikitixa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]