Olazabal jauregia (Zumaia)

Koordenatuak: 43°17′48″N 2°15′27″W / 43.2968°N 2.25741°W / 43.2968; -2.25741
Wikipedia, Entziklopedia askea
Olazabal jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Olazabal jauregiaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZumaia
Koordenatuak43°17′48″N 2°15′27″W / 43.2968°N 2.25741°W / 43.2968; -2.25741
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea2

Olazabal jauregia Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko Zumaia udalerrian dagoen jauregia da. Zumaiako Alde Zaharran dago, San Joan iturria eta Zumaia jauregiaren parez-pare. Izena Olazabal familiaren egoitza izateagatik datorkio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan de Olazabal Bastidak eraiki zuen, Filipe IV.a Espainiakoaren idazkaria eta Inkisizioaren Kontseilu Goreneko kontulari nagusia izan zena.

XVII. mendeko eraikin eder honen elementu deigarriena hareharri landuz eraikitako etxearen aurrealdea da. Bertan du sarrera, eta solairu nagusian, burdina forjatuzko bi balkoi ditu. Erdiko balkoiaren alde banatan, olazabaldarren leinuko bi armarri eder daude, kareharrizkoak biak. Aurrealdearen erremate gisa, teilatu-hegal zabala du, garaiko gustuen arabera apaindua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]