Onkologia
Onkologia minbiziaz arduratzen den espezialitate medikoa da.
Bi adar nagusitan banatzen da: Alde batetik onkologia medikoa, kimioterapia erabiltzen duena tratamenduetan, eta bestetik onkologia erradioterapikoa, izenak iradoki moduan erradioterapiaren bidez tratatzen duena.
Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biopsia dute onkologoek proba osagarri nagusi diagnostikoa lortzeko, anatomia patologikoaren espezialistek emandakoa.
Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sarreran esan bezala, onkologoen bi arma terapeutiko nagusi kimioterapia eta erradioterapia dira.
Hauetaz gain, beste mota batzuetako tratamenduak ohikoak dira aurrekoek sortutako albo-eraginak leuntzeko, bai eta arlo psikologikoa lantzea ere.
Azkenik, kasu aurreratuei zainketa paliatiboak ematen dizkiete, sendabiderik ez dagoenean beti ere mina, arnasestu edo bestelako sintomak tratatzeko.
Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Osakidetzan, onkologia zerbitzuak daude Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo), Donostiakoan eta Txagorritxun (Gasteiz).
Bestela, arlo pribatuan ezagunak dira Nafarroako Klinika Unibertsitarioaren zerbitzua (Iruñea) eta Donostiako Institutu Onkologikoa.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez) Donostiako Institutu Onkologikoaren webgunea
- Onkologia, Arrate Plazaolaren ikuspegitik (bideoa)[Betiko hautsitako esteka] Zientzia.net (2012)