Pagobedeinkatua

Koordenatuak: 42°58′25″N 2°31′20″W / 42.9735115°N 2.5222791°W / 42.9735115; -2.5222791
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pagobedeinkatua
Datu orokorrak
Garaiera1.017 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°58′25″N 2°31′20″W / 42.9735115°N 2.5222791°W / 42.9735115; -2.5222791
MendikateaZaraiako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa

Pagobedeinkatuta Zaraiako mendilerroan dagoen mendi ugarietako bat da. Eskoriatzako lurraldean kokatua dago, Elgeako mendilerroan dagoen Mugarriluze mendia baino pixkat iparmendebalderago.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolibartik doa bidea. Hona, lehenik, Dorletako Santutegitik edo Arlabango mendatearen erdialdean dagoen bidetik hel daiteke, Urizarko bidegurutzera heldu arte. Behin hemen, Lizargarateko leporantz hartu behar da, Alabitara doan bidetik. Lizargaratera heldu ondoren, Elgea mendilerrorantz doan bidea hartu behar da. Hemendik gertu geratzen da Pagobedeinkatuta mendiaren tontorra.

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruko mendietan ohikoa den bezala, hemen ere, postontzi bat dago. Baina postontzi honek, bere oinarrian, metalezko xafla bat du, testu honekin:

                      Pago Bedeinkatu
                          Gaina
                     1017 m      2000-1-8

Honetaz gain, hil estela bat ere dago inguruan, tximista batek jota hil zen norbaitena.

Mendi honen beste izen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi hau, Idiazabal edo Idazabal bezala ere ezaguna da

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Gaztelaniaz)[1]