Palinodia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Palinodia aurrez esandakoa jendaurrean zuzentzea da. Estesikoro greziar poetak Palinodia izena jarri zion berak idatzitako poesia bati; hartan, Helena eta Paris-en arteko maitasun-harremanen kontra egindako epaian atzera egiten zuen (Troiako gerraren errua Helenari egotzia baitzion). Harrezkero, aurrez emandako iritzi batean atzera egiteko gaia erabiltzen zuten poesia eta abestiei palinodia izena eman zitzaien. Maitasunezko poesietako atzera egite hori itxurazkoa eta ironikoa izaten zen askotan eta ez benetakoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]