Pascale Cossart
Pascale Cossart (Cambrai, Frantzia, 1948ko martxoaren 21a) frantziar mikrobiologoa da, eta ikerlaria izateaz gain 2006tik aurrera Pasteur Institutuan irakasle lanetan dabil[1]. Frantziako Zientzien Akademiako kide egin zuten 2002an[2].
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Frantzia iparraldeko Cambrai hirian industriari loturiko familia batean jaio zen eta txikitatik nahi izan zuen zientzialaria izan[3]. Lillen Kimika ikasketak egin ondoren Georgetown Unibertsitatean Zientzia masterra egin zuen 1971n eta Paris-Diderot Unibertsitatean zientzian doktoratu zen Georges Cohenen gidaritzapean.
Pasteur Institutuko ikerketa unitateko zuzendari egin zuten 1991n eta 2006tik aurrera klase bereziak ematen ditu.
Ikerketa lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Listeria monocytogenes bakterio patogenoari buruzko biologia molekularra eta zelularraren inguruko artikulu ugari argitaratu ditu[4], batez ere ostalari-patogeno harremanak eta hesteetako horma nola zeharkatzen duen aztertzen aritu da eta horrek nazio eta nazioarte mailako hainbat sari eman dizkio[5].
Honako hauek izan dira egin dituen aurkikuntza nabarmenenak:
- 1987: Listeria monocytogenes bakterioaren aurreneko birulentzia faktorea aurkitu zuen, O listerolisina (LLO)
- 1991-1995: Bakterioak azalean diteun internalina (lnlA eta lnlB) proteinak identifikatu zituen. Hauen bidez sartzen da bakterioa giza zeluletara.
- 1992: Bakterioari infektaturiko zelulen zitosolean mugitzeko gaitasuna ematen dion azaleko ActA proteina identifikatu zuen. Proteina honek zelularen aktina polimerizatzen du eta horren bidez zitoeskeletoaren polimerizazio mekaniskoak ikusi ziren.
- 2001: Listeria monocytogenes bakterioaren genomaren sekuentiazioa koordinatu zuen.
- 2005: klatrinak bakterioen eta antzeko izakien endozitosian duen rola identifikatu zuen.
- Azkenaldian Listeria monocytogenes bakterioaren transkriptoma ikertu du. Birulentziaren geneen expresioa eta horren eregulazio mekanismoak aztertuko dituen programa bat definitu du.
Izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Biologia Molekularreko Europako Elkarteko (EMBO) kide (1995)[6]
- Europæa Akademiako kide (1998)
- Frantziako Zientzien Akademian:[2]
- korrespondiente (1999)
- kide (2002)
- betirako idazkaria (2015)
- Howard Hughes Medical Institutuko Internacional Research Scholar (2000)
- Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademiako kide (2001)
- American Academy of Microbiologyko kide (2004)
- Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko atzerritar bazkidetua (2004)
- Lausanako Eskola Politekniko Federaleko honoris causa doktorea (2009)
- Royal Societyko atzerriko kdiea (2010)
- Ohorezko Legioko komendadorea (2013)
- Merituaren Orden Nazionaleko komendadorea
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Carlos J. Finlay mikrobiologia saria (1995, UNESCO)
- Louis Rapkine kondekorazioa (1997)
- Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria (1998, UNESCO)
- Richard Lounsbery saria (1998)
- Louis Pasteur urrezko kondekorazioa (2000, Suediako Medikuntza Elkartea)
- Nestlé ikerketa saria "Gizakia eta elikadura" (2000)
- Valade Senior saria (2003, Frantziako Fundazioa)
- Inserm oinarrizko ikerketaren saria (2005)
- Cochin Institutuko kondekorazioa (2006)
- GlaxoSmithKline Internacional, urteko ASM kidea (2007)
- Robert Koch saria (2007)
- Louis-Jeantet medikuntza saria (2008)
- Balzan saria (2013)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2017-03-21). «Pascale Cossart, bacterióloga» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ a b «Communiqué de presse : Pascale Cossart élue Secrétaire perpétuel de l'Académie des sciences | Presse | Transmettre les connaissances» web.archive.org 2015-08-01 (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ Sophie Pujas. (2015). Les bactéries n'ont (presque) plus de mystère pour elle. Le Point (2239):, 27 or..
- ↑ «Scholia» Scholia (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ (Frantsesez) «Pascale Cossart, une chasseuse de listeria au quai Conti» La Croix 2016-03-04 ISSN 0242-6056. (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ (Ingelesez) FEBS|EMBO Women in Science Awardees – Awardees – EMBO. 2020-08-20 (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).