Passage to Marseille
Passage to Marseille (euskaraz Marseillarako Txartela) 1944ko Michael Curtiz hungariar-estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko gerra filma bat da. Charles Nordhoff eta James Norman Hall idazleen Sans Patrie ("Aberririk Gabe") eleberrian oinarritua dago. Soinu banda Max Steiner musikagileak konposatu zuen.
Bertan, 1941eko Casablanca filma ospetsuko jatorrizko aktore-multzoko jende askok antzeztu zuen, tartean Humphrey Bogart, Claude Rains, Sydney Greenstreet, Peter Lorre eta Helmut Dantine, bai eta Michèle Morgan (Casablanca filman Marseillesa ereserkiaren emakumezko abeslaria), Victor Francen, Philip Dorn eta George Tobias ere.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bigarren Mundu Gerran Freycinet kapitainak Jean Matrac gerra-berriemailaren istorioa kontatzen du, gizon betilun eta ixil harekiko erabat jakin-mindua. Matrac, frantziar kazetaria Municheko Biltzarraren aurkaria da, Deabruaren uhartean espetxeratua eta erbesteratua egon da. Beste lau presoekin zaindariak saihestu eta txalupa batean ihes egiten dute, Ozeano Atlantikoan Marseillara doan Freycinet kapitainaren ontziak jasotzen dituelarik. Irratiz Frantzia Alemania Naziaren aurrean errenditu dela jabetzen dira, armistizioa eskatuz. Ondorioz, herrialdearen hegoaldean alemaniaren lagun den Vichyko gobernua eratu da, hain zuzen ere heuren ontzia doan Marseilla hiria kokatzen den eremua.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Humphrey Bogart: Jean Matrac
- Claude Rains: Freycinet kapitaina
- Michèle Morgan: Paula Matrac
- Peter Lorre: Marius
- George Tobias: Petit
- Philip Dorn: Renault
- Sydney Greenstreet: Duval komandantea
- Helmut Dantine: Garou
- John Loder: Manning
- Victor Francen: Malo kapitaina
- Vladimir Sokoloff: aitona
- Eduardo Ciannelli: Mekanikari-burua
- Corinna Mura: abeslaria
Beste aktore hauek ez dira kredituetan agertzen:
- Monte Blue: bigarren ofiziala
- Frank Puglia eta Georges Renavent: zaindariak
- Konstantin Shayne: lehen ofiziala
- Mark Stevens: Hastings tenientea
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Casablanca (1941)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1944ko filmak
- Michael Curtizek zuzendutako filmak
- Casey Robinsonek idatzitako filmak
- Humphrey Bogartek antzeztutako filmak
- Michèle Morganek antzeztutako filmak
- Claude Rainsek antzeztutako filmak
- Peter Lorrek antzeztutako filmak
- Sydney Greenstreetek antzeztutako filmak
- Helmut Dantinek antzeztutako filmak
- Eduardo Ciannellik antzeztutako filmak
- Frank Pugliak antzeztutako filmak
- Jean Del Valek antzeztutako filmak
- Konstantin Shaynek antzeztutako filmak
- Mark Stevensek antzeztutako filmak
- Hans Conriedek antzeztutako filmak
- Peter Milesek antzeztutako filmak
- Fred Grahamek antzeztutako filmak
- Fred Aldrichek antzeztutako filmak
- Marcelle Cordayk antzeztutako filmak
- Hal B. Wallisek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- 1940ko hamarkadako abentura filmak
- Mediterraneoko Fronteari buruzko filmak (Bigarren Mundu Gerra)
- Drama filmak
- Itsasontzietan girotutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- Frantzian girotutako filmak