Patera (Antzinako Erroma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau antzinako platerari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Patera (argipena)».
Georgian aurkitutako patera bat, 2. mendekoa seguruenik, Fortuna jainkosa du erdian seguruenik.

Patera terminoa latinetik dator, eta plater zabala, txikia eta sakonera txikikoa adierazten du[1]. Edaria bertan jartzeko erabiltzen zen, batez ere errituen testuinguruan, hala nola libazioa egitean. Baina etxeko hatuetan ere erabiltzen ziren, plater moduan[2]. Antzinako Erroman, testuinguru erritualetan edo gune aberatsetan erabiltzen ziren paterak metalezkoak izaten ziren (zilarra edo urrea) maiz, baina zeramikazkoak ohikoagoak izan ziren oro har.

Greziar zeramikan eta metalgintza tresna berdina erabiltzen zuten, baina kasu horretan, grekozko phiale izena erabiltzen da.

Somerseten aurkitutako patera

Patera batzuek, heldulekua izana dezakete albo batean[3] eta sakontasun handiagoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Pátera» tesauros.mecd.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  2. (Gaztelaniaz) «PIEZA DEL MES Ciclo 2005 Ajuar de cocina y ajuar de mesa: La alimentación» Museo Arqueológico Nacional (MAN).
  3. «An Illustrated Dictionary of Words used in Art and Archaeology, by J. W. Mollett» www.hellenicaworld.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]