Patxi Freytez
Patxi Freytez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1967ko urtarrilaren 10a (57 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
Kidetza | Academia de las Artes Escénicas de España |
Patxi Freytez Pérez (Iruñea, 1967ko urtarrilaren 10a) aktorea da.
Iruñean jaio eta Logroñon hazi zen. Madrilen egin zituen ikasketak, eta han lan egin du. Informazio Zientzietan lizentziatu ostean, antzezle lanetan murgildu zen buru-belarri. Aktore jarduna antzerkigintzan hasi zuen. Taularen gainean antzeztu dituen lan aipagarrienak Esperando a Godot eta La mujer de negro dira.
Ellas son así (1998), Espainiako Tele 5 kateko telesailean, egin zen ezaguna. Antena 3 kateko El comisario telesailean ere parte hartu zuen. Zinemari dagokionez, Isabel Coixeten A los que aman (1998), Chema de la Peñaren Shacky Carmine (1999), Pedro Almodóvarren Todo sobre mi madre (1999), Carlos Sauraren Tú qué harías por amor (1999) eta Julio Medemen Lucía y el sexo (2000) filmetan parte hartu du. Hainbat arlotan lan egin badu ere, antzerkigintza da berak gogokoena duena.
Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Film luzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- A los que aman (1998)
- Todo sobre mi madre (1999)
- Shacky Carmine (1999)
- ¿Tú qué harías por amor? (2001)
- Tuno negro (2001)
- Las ovejas no pierden el tren (2014)
- B, la película (2015)
- Alegría, tristeza (2018)
Film laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Húmedo (1999)
- Vamos a dejarlo (1999)
- La cartera (2000)
- Vamos a dejarlo (2001)
- Una feliz Navidad (2001)
- Al pasar la barca (2003)
Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ellas son así (1998-1999)
- Año Cero (2001)
- El Comisario (2000-2009)
- Los protegidos (2010)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |