Patxi Goikolea Zabala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patxi Goikolea Zabala
Bizitza
JaiotzaArrasate, 1933 (90/91 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Patxi Goikolea Zabala (Arrasate, 1933) euskaltzale, herrigintzan ekintzaile eta bertsolari zein bertsozalea izan zen. Lehen bertso-eskolaren sortzailea izan zen, hain justu ere, bertsolaritza haur eta gazteengana hurbiltzeko egindako ahaleginean nabarmendu zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patxi Goikolea Arrasaten jaio zen baina Gerraren erruz hiru urte zituela Bilbora ihes behar izan zuen familiak. Itzultzerakoan etxerik ez eta Aretxabaletan ezarri ziren, amonaren etxean. 34 urte zituela itzuli zen Arrasatera[1].

Bertsolaritara oso zaletua zen eta 1974. urtean Almeneko bertso-eskola sortu zuen Eskoriatzako ALMEN ikastolan, Xanti Iparragirrerekin eta Joanito Akizurekin batera[2]. Handik aterako ziren gerora ezagunak izango ziren hainbat bertsolari; Jon Sarasua eta Aitor Sarasua anaiak, Arantzazu Loidi, Jon Iñaki Izarzelaia, Danel Goikolea, Felix Iñurrategi, Ainhoa Agirreazaldegi...[3]

1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusian epaile lanetan ere aritu zen[1].

Urte luzetan bertsolaritzaren inguruko artxibo mardula osatu zuen eta Xenpelar Dokumentazio Zentruari utzi zion 2023an. 1970 eta 1980ko hamarkadetako audio grabazioak dira batik bat, guztira 185 kasete. Grabazio horietan jasotako 330 bertso sorta inguru ere transkribatu zituen Goikoleak[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Patxi Goikolea - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  2. «Patxi Goikolea: "Guk ereindakotik sortu ziren bertso eskolak" - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  3. «Lehen bertso eskola: Euskara herriari eman zioten» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  4. «Xabier Unanue eta Patxi Goikoleak milaka bertso utzi dituzte Xenpelar Dokumentazio Zentroan» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]