Pedro Espinosa Lorenzo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Espinosa Lorenzo
Bizitza
JaiotzaGáldar, 1934
Herrialdea Espainia
HeriotzaLas Palmas Kanaria Handikoa2007ko irailaren 10a (72/73 urte)
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea
Musika instrumentuapianoa

Pedro Espinosa Lorenzo (Galdar, Kanaria Handia, 1934Las Palmas Kanaria Handikoa, 2007ko irailaren 10a) espainiar piano-jotzaile eta pedagogoa izan zen.

Juana Lorenzo, Luis Prieto, Witold Malcuzinsky, Alfred Cortot eta Marguerite Longen ikaslea izan zen, eta berarentzako lanak idatzi izan zituzten Espainiako musika garaikideko musikagile ospetsuenek. Espinosaren erabateko estreinaldien edo lehenengoz jo zituen obren artean, aipatzekoak dira Bela Bartoken Bi piano eta perkusiorako sonata eta 1. kontzertua, Olivier Messiaenen Hegazti exotikoak eta Hiru liturgia txiki, Charles Ivesen Concord Sonata, Arnold Schönbergen Pianorako integrala eta abar. Jaialdi askotan jardun zuen bakarlari gisa, eta Kranichstein saria irabazi zuen Darmstadteko Kranichsteiner Musikinstituten. Aitzindari izan zen musika grafikoaren interpretazioan. Irakasle gisa lan egin zuen, besteak beste, Madrilgo Errege Kontserbatorioan, Iruñekoan eta Guadalajarakoan, eta ikastaroak eman zituen Friburgon, Lyonen eta Genevan. 1980an, Espinosa Piano Lehiaketa sortu zuten haren jaioterrian.

Las Palmas Kanaria Handikoan hil zen, 2007ko irailaren 10ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]