Perspektibismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Perspektibismoa doktrina filosofiko bat da, zeinak mantentzen duen pertzepzio eta ideazio oro perspektiba partikular batetik gertatzen direla, honi ikuspuntu kognitiboa ere esaten zaio. Honek esan nahi du eskema kontzeptual edo perspektiba ugari posible daudela egitazteko judizioak determinatzen dituztenak. Ondorioz, ez dago mundua behin betiko "egiazkotzat" har daitekeen ikusteko modurik, hala ere, ez du proposatzen perspektiba orok balio berdina izan behar dutenik. Kontzeptu hau Leibnizek sortu zuen eta Nietzschek garatu zuen. Azken honek Ortega y Gasseten izan zuen influentzia. Ersnt Nolte eta beste batzuen aburuz, Nietzschek Teichmüllerren terminoa hartu zuen.

IKUSPUNTUA

Perspektibismoak ezinezkotzat hartzen du metafisika objektiboa eta mantentzen du ez dagoela kultura-egiturak edo izendapen subjektiboak gainditzen dituen ebaluazio objektiborik. Hortaz, ez daude gertaera objektiboak eta ezin da gauza bat bere baitan ezagutu. Honek egia ikuspuntu partikularretik bereizten du eta absoluto etikorik eta epistemologikorik ez dagoela esan nahi du. Horrek filosofiaren, metodo zientifikoaren, etabarren  erregelen errebaluazio konstante batera gidatzen du perspektiba indibidualen egoeren arabera. Egia, orduan, ikuspuntu desberdinen integrazioaren bidez sortutako osotasun bat bezala formalizatu egiten da.

Beti perspektiba desberdinak adoptatzen ditugu, horretaz ohartzen ez bagara ere, eta existentziaren kontzeptu indibidualak indibiduoari inguratzen dizkion egoerengatik definitzen dira. Egia pertsonak eta komunitateak egiten dute. Ikuspegi hori ez dator bat erlatibismo mota askorekin. Erlatibismo askok uste dute proposizio zehatz baten egia ezin dela egia absoluto batengatik ebaluatua izan testuingurua eta kultura kontuan hartu gabe.

INTERPRETAZIOA

Schacht-ek pentsamendu nietzschearraren interpretazioan esaten du kontzeptua forma batera zabal daitekeela analisi hurbilago baten ondoren, ideia hori balioztatzeko testuinguruen eta arauen desberdintasunak adieraziz. Beraz, esan daiteke perspektiba bakoitza proposizioaren neurri objektibo orokor batean murgilduta geratzen dela azterketapean eta bakoitzaren testuingurua kontuan hartuta lagundu egiten dio neurri objektiboari. Hala ere, perspektibismoak ez du esan nahi ez ikertze-metodorik ez ezagutzaren teoria estrukturalik oro har.

ORTEGA Y GASSETEN PERSPEKTIBISMOA

Egungo hizkuntza ulertzeko Ortega y Gassetek perspektibismoaren zenbait ikuspuntu desberdin landu zituen. Goiztiarrena itxura-sakontasunaren dualismoaren ikuspuntua da, eta basoaren konparazioarekin garatu zuen Quijoteren Gogoetetan obran: basoa ez dudan ikusten sakontasuna da eta momentu bakoitzean ikusten dudana zuhaitzen azalera da, hau da, horren perspektiba bat. Gero, Gure garaiko gaian liburuan arrazionalismoaren eta erlatibismoaren mediazio gisa landu zuen ideia hau. Arrazionalismoaren egia unibertsalaren (bizitza indibidualik ez duen egia) eta erlatiibsmoaren egiaren artean (egia baliozkoa da niretzat bakarrik), Ortegak ezartzen du egia oro egia dela perspektiban, baliozkoa da perspektiba horretatik eta beste perspektibekiko osagarria. Bere filosofiaren barruan, perspektibismoa bizitzaren kualitate moduan artikulatzen da, bakoitzaren errealitate erradikal gisa ulertuta. Ortegak erlatibitatearen teorian jarri zuen interesa, teoria horren funts filosofikoa perspektibismoa fisikaren behaketen arteko erlazioen oinarri bihurtzea baita.