Pia Wurtzbach

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pia Wurtzbach

Bizitza
JaiotzaStuttgart1989ko irailaren 24a (34 urte)
Herrialdea Filipinak
Lehen hizkuntzacebuera
Hezkuntza
Hizkuntzakfilipinera
cebuera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa, edertasun lehiaketan parte-hartzailea eta idazlea
Altuera173±1 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm1382936 Twitter: PiaWurtzbach Instagram: piawurtzbach Edit the value on Wikidata

Pia Alonzo Wurtzbach (Stuttgart, Alemania, 1989ko irailaren 24a) alemaniar-filipinar idazlea, sukaldaria, estilista, kosmetologoa, aktorea, modeloa, enpresaburua, gizarte-ekintzailea eta aurkezlea da, edertasun lehiaketetan jardun duena. 2015ean AEBko Los Angelesen egin zen Miss Unibertsoren 64. edizioko Miss Unibertso lehiaketaren irabazlea izan zen. Miss Unibertso 2015 erregina koroatu zutenean, hirugarren filipinarra izan zen titulu hori irabazten. Lehena Gloria Diaz 1969. urtean izan zen eta bigarrena Margie Moran 1973an. [1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pia Wurtzbach 1989ko irailaren 24an jaio zen Stuttgarten, Alemanian. Klaus Uwe Wurtzbach aita alemanaren eta Cagayán de Oro herritik etorritako ama filipinarraren alaba da. Hiru urte gutxiagoko ahizpa du. Urte batzuetan Londresen bizi izan zen, Ingalaterran, familiarekin batera. Bigarren hezkuntza Filipinetako Quezon Hirian amaitu zuenean, Manilako Unibertsitateko sukaldaritza ikasketak jarraitu zituen.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik hasi zen telebistan lan egiten, 4 urterekin Pía Romero izenarekin debuta egin baitzuen ABSren Star Magic (Estrella Mágica) izeneko talentu-saioan. Gaztaroan, bere herrialdeko hainbat gazterentzako serieetako protagonista izan zen, eta hiru filmetan ere protagonista-rola izan zuen. Idazlea, sukaldaria, estilista, kosmetologoa, aktorea eta ibilbide luzeko modeloa da Filipinetako telebistan.*

Miss Unibertso 2015[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miss Filipinetan 2013ko ekitaldian lehen finalista amaitu ondoren, Pia lehiaketa berean lehiatu zen berriro 2015ean, eta martxoan lortu zuen titulu nazionala, herrialde osoko 33 hautagairekin lehiatu ondoren. Hori zela eta, bere herrialdea Miss Unibertso 2015eko ekitaldian ordezkatzeko aukera eman zion.[2]

2015eko abenduaren 20an, Pia Wurtzbachek 15 finalisten artean sailkatu zen, bainu-jantzietan desfilatzeko. Gero, hurrengo txandara pasatu zen, gala-jantziarenera. Azkenik, 5 onenen artean sailkatu eta azken galderaren mende jarri zen titulua eskuratzeko.

Koroatzearen unea iritsi zenean, akats bat egon zen. Lehenengo finalista zela iragarri zuten. Steve Harveyk, lehiaketako aurkezleak, Kolonbiako Ariadna Gutiérrez Miss Unibertso 2015 izendatu zuen eta iragarpenaren ostean 5 minutu ingurura, ohiturari jarraituta, Paulina Vegak (Miss Unibertso 2014) bere herrikidea koroatu zuen. Steve aurkezlea oholtzara itzuli zen egindako akatsa aitortzera, benetako irabazlea Pia Wurtzbach filipinarra izan baitzen,[3] eta horrela, Filipinetako hirugarren Miss Unibertso lehiaketaren irabazlea bihurtu zen, 42 urte irabazi gabe egon ostean, aurrekoa eta bigarrena Margie Moran 1973. urtean izan baitzen, eta lehena Gloria Diaz 1969. urtean. [1] [4]

Bere erreginaldian 10 herrialde bisitatu zituen: Filipinak, Kanada, Peru, Ekuador, Panama, Kaiman uharteak, Thailandia, Arabiar Emirerri Batuak, Singapur eta Indonesia, azken hori You Cl00 bitamina-iragarkia grabatzeko. Beste publizitate-kanpaina batzuen artean, Jealous 21, Yamamay, Sherri Hill eta High 5 Casino izan ziren, halaber, Sortzen Silk, Philippines Airlines, Olay total effects, PLDT home eta BDO unbanken irudiak.

Filipinetako hiru Miss Unibertsoren ohorez: Gloria Diaz (1969), Margie Moran (1973) eta Pia Wurtzbach (2015), 2017.06.30

Hasper Bazar, Cosmopolita, Esquire, People Asia eta Mega aldizkarietarako posatu zuen, Nigel Barker argazkilari nabarmenak egin zizkion argazkiak.

New Yorkeko moda-astean bi aldiz aritu zen modelo lanetan.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pia Wurtzbach Manila hirian bizi da. Hotel-industriako enpresaburu batekin (Jeremy Jauncey) harreman sentimentala izan zuen.[5] Ia 2 urte elkarrekin eman ondoren, ezkontza-konpromisoa iragarri zuten beren gizarte-sareetan.[6][7]

2023ko martxoaren 24an senar-emazteak ezkontza ez zen iragarri maiatzaren 5era arte .[8][9] Seychelles Ipar Uhartean izan zen ezkontza.[10]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Miss Unibertsoren edertasun-lehiaketako filipinar irabazleen omenez egindako oroitzapenezko zigilua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Miss Universe 2015: Pageant mistakenly crowns wrong contestant. Newsday 20 de diciembre de 2015.
  2. Arvin Mendoza. (16 de marzo de 2015). Pia Wurtzbach crowned Miss Universe Philippines 2015. Inquirer.
  3. Entre confusión, Filipinas gana Miss Universo. El Universal (México) 20 de diciembre de 2015.
  4. Miss Philippines Pia Alonzo Wurtzbach Crowned Winner of Miss Universe 2015. zeibiz 21 de diciembre de 2015.
  5. [https://mb.com.ph/2021/09/26/jeremy-jauncey-celebrates-pia-wurtzbachs-birthday-with-sweet-post/ Jeremy Jauncey celebrates Pia Wurtzbach’s birthday with sweet post Published September 26, 2021, 9:04 AM. ] Manila Bulletin 2021-09-26.
  6. Kingsu-Cheng, Jane. (2022-05-06). «LOOK: Pia Wurtzbach is engaged!» Manila Bulletin.
  7. «Pia Wurtzbach and Jeremy Jauncey are engaged!» GMA News Online 2022-05-06.
  8. «LOOK: Pia Wurtzbach, Jeremy Jauncey already got married!» Manila Bulletin.
  9. «Did Pia Wurtzbach and Jeremy Jauncey get married already?» GMA News Online.
  10. Scenes From Pia Wurtzbach and Jeremy Jauncey's Beach Wedding. Metro.style 2023-05-05.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pia Wurtzbach Aldatu lotura Wikidatan
Aurrekoa:

Paulina Vega, Kolonbia

Miss Unibertso

2015

Hurrengoa:

Iris Mittenaere,  Frantzia

Aurrekoa:

Mary Jean Lastimosa

Miss Filipinak

2015

Hurrengoa:

Maxine Medina