Pilules bleues

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pilules bleues
Jatorria
Egilea(k)Frederik Peeters
Argitaratze-data2001
Ezaugarriak
Genero artistikoaautobiografia
Koloreazuri-beltzekoa

Pilules bleues (euskaraz: «Pilula urdinak») Frederik Peetersek egindako komikia da, kutsu autobiografikoa duena, zuri-beltzez egindakoa eta 2001ean kaleratua Atrabile argitaletxearekin (2003an Astiberrik gazteleraz argitaratu zuen eta 2016ean euskaraz, gehigarriekin).

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorioa egilearen maitasun harreman bati buruzkoa da, Cati aspaldiko lagunarekin edukitakoa. Neskak HIESa dauka, eta 3 urteko umea, gaixorik halaber. Bikoteak hausnartzen du gaixotasunari eta beste sentimendu batzuei buruz, hala nola errukia maitasunaren aurka, heriotzaren aurreko beldurra, aitatasuna eta abar.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jules Töpffer Saria (Geneve, 2001).
  • Alph'Art polonais Saria, frantsesezko albumik onena (Angoulême, 2002).
  • Atzerriko lanik onenaren Sarirako izendatua (Barcelona, 2005).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]