Planeten nomenklatura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ular Facula and Sarpa Facula, Merkurioko gainazalean.

Planeten nomenklatura sistema planeta edo satelite natural baten gainazalaren forma edo ezaugarria geografikoak identifikatu eta izendatzeko sistema bakarra da. Forma geografiko horiei izen ofizialak emateko eginkizuna Nazioarteko Astronomia Batasunak hartu zuen 1919an sortu zenetik, eta izendapen astronomikoari buruzko konbentzioak jarraitzen dituzte.[1]

Izendapenetan izen arruntak erabakitzen dira, hala nola fakula bat edo patera bat zer den; eta gero izen bereziak eman ere, forma geografiko zehatz bakoitza identifikatzeko; esate baterako, euskara tartean duten adibide batzuk aipatzeagatik, Galdakao kraterra (Marten), Ekhi Patera (Io satelitean) edo Suge fakula (Merkurion).

Forma geografikoen izen arrunterako izen latinoa aukeratzen da (Facula), eta haren plural latinoa erabiltzea ere ohikoa da (Faculae). Halaber hori izen propioaren bigarren osagarria izan ohi da; hortaz, Suge Facula da ofizialki Merkurioko gainazalean euskal izena duen fakula.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]