Plazara Goaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plazara Goaz
Datuak
Motakultur elkartea
HerrialdeaGipuzkoa
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1998
webgune ofiziala

Plazara Goaz Elkartea Intxaurrondoko (Donostia) euskara-taldea da. 1998ko abenduan sortu zen, auzoan euskararen erabilera normalizatzeko helburuarekin. Horretarako, hainbat kultur eta normalizazio-ekimen antolatzen ditu urtean zehar.

Auzoko euskaldunek euren artean elkar ezagutzeko eta haien artean sare bat eratzearren elkarteak zenbait komunikazio-ildo sortu ditu: Posta-zerrenda bat antolatu zuten ekitaldien berri emateko, bloga eta webgunea sortu zituzten geroago. baita Twitter kontua ere.

Motibazioa eta sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehun urte lehenago Intxaurrondo Altza udalerriko baserri-gune euskalduna zen, erabat. 1940an frankismoak Altza udalerria Donostiakoan integratu zuen eta euskararen presentzia desagertu zen bizitza ofizialetik. Geroago Intxaurrondo auzoa milaka etorkinekin aberastu zen.

Euskarak auzoan aspaldi zuen aspaldiko erabilera hura berreskuratu nahian 1998an auzoko hainbat elkarte eta pertsona bildu ziren horren alde lan egiteko. Hasierako batzordearen sortzaileen artean hauek egon ziren: AEK, auzo elkarteak, Larrotxene Kultur Etxea, Intxaurrondo Ikastola, Bagera taldea, auzoko Euskal Herrian Euskaraz taldea, Zulo Zahar elkartea, eta hainbat jende independente ere.[1]

Etxepare Plazan Koldo Izagirre (eskuinaldean) ibilbide literarioko azalpenak ematen Bernat Etxepareri buruz.[2]

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998an Euskalgintzaren Kontseiluak antolatu zuen Bai euskarari kanpaina gure auzoan dinamizatzea izan zen lehen erronka. 1999ko Korrikaren antolaketa gero, eta segituan Plazara Goaz Euskara Elkartearen beraren sorrera.

Horrela taldea egitura minimo hartu zuen eta harrezkero urtez urte hainbat ekintza antolatu dituzte euskaldunoi euskaraz bizi ahal izateko gunea ahalik eta zabalena izan dadin, eta erdaldunak euskarara hurbiltzeko ahaleginak egiteko.[3][4][5] Hasierako ekintzak pixkanaka joan dira aldatzen eta moldatzen gizartean eta auzoan gertatu diren aldaketekin, baina zerrenda honetan azaltzen dira ohiko ekintzak:[6]

Haur eta Gazteentzako jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Haur jolasak. "Gabonetan euskaraz": ikastaroak eta Jolas kooperatiboak.
  • Gazteentzako tailerrak
  • "Izarrak Plazara" kantu txapelketa
  • Literatur Lehiaketa (gehienez 100 hitz zituzten ipuin-lehiaketa).
  • Ume txikientzako "Parketarrak" proiektua Hegoa ikastetxean eta auzoko parkeetan zabaltzea: Bernart Etxepare, Sagastieder,..

Ekintza kulturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskal Asteak
  • Ostegun Kulturalak
  • Ikastaroak (patinatzekoa; txirringan ibiltzen ikastekoa; makrame; makillaje; sukaldaritza; dantza...)
  • "Literatura plazara" solasaldiak
  • Ibilaldi kulturalak auzoan zehar.
  • Abestien CDak/liburuxkak banatu zenbait ekintzetan

Jaiak eta jarduera ludikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskararen egunean abenduaren 3an (Gaztainerre; Jolasak auzoko gazteekin, Haurtxoko eta Gaztelekukoekin; Antzerkia Gaztetxekoek; Plaza dantzak; Bertsoak; Barri; ..)
  • Korrikako edota Udaberriko jaia (Jolasak; Bazkaria; Barri; ...)

Euskaraz praktikatu ahal izateko aukerak sortzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sentsibilizazio-kanpainak eta motibazio-saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Auzoko merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina.
  • Sentsibilizazio-kanpainak eta motibazio-saioak (Ikastetxeetako eta euskaltegietako matrikulazio-garaian, batez ere)
  • Hausnarketa-prozesuak
  • Orokorrean era horretako antzeko ekintzak antolatzen dituzte euskaldunoi euskaraz bizi ahal izateko gunea ahalik eta zabalena izan dadin, eta erdaldunak euskarara hurbiltzeko ahaleginak egiteko.[3][4][5]
Euskal arraintegietako arrain eta itsaskiak. Eibarko Eta Kitto elkartearen kartela

Jarduera bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko jarduerez gain elkarteko 25 urtee baino luzeago den elkartearen historian zehar izan badira beste jarduera berezi batzuk, esaterako hauek:

Koordinazioa antzeko elkarteekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararen erabilera normalizatzeko asmoz badira antzeko elkarte batzuk, besteak beste hauek: Lasarte-Oria, Añorga,[12][13] Agurain,[14] eta Egia.

Plazara Goaz elkarteak harremanetan dago Altzako eta Donostiako beste euskara-elkarteekin (BATZEN, Altzako Historia Mintegia, Bagera, Udaleko euskara teknikariak...), baita Donostiatik kanpoko beste batzuekin ere.

Euskara Auzotik Auzora Donostian. Zenbait Iritzi. Tartean Plazara Goazeko Amaia Illarreta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskaraz bizi nahi dutelako» Irutxuloko Hitza 2015-02-26 (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  2. Ibilbide literarioa Intxaurrondoko kaleetan Koldo Izagirrerekin (2021-11-20) – Euskaraz nahiago, ESKERRIK ASKO!. (Noiz kontsultatua: 2021-11-20).
  3. a b (Gaztelaniaz) Sánchez, Yolanda. (2017-06-22). «Fiestas que unen el barrio» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  4. a b Donostia Kultura. (2016). SAGASTI EDER PRINTZESA ETA GRANADAKO BOABDIL. Auzo Algara.. III. Intxaurrondo Eguna.
  5. a b «Margoketa eguna aurkeztu dute - Lasarte-oria» Txintxarri.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  6. 25. urteurrena prestatzeko batzar irekia (2023-09-20, asteazkena 19:00) – Euskaraz nahiago, ESKERRIK ASKO!. (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  7. «Donostia.eus - [Berria Nitik harago! Baietz 11 Intxaurrondon! 2020ko Euskaraldiko aurrekari izango den probaldia»] www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
  8. (Gaztelaniaz) ««Nitik harago! Baietz 11 Intxaurrondon!»: 2020ko Euskaraldiko aurrek» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
  9. (Gaztelaniaz) EAJ-PNV. «Nitik harago! Baietz 11 Intxaurrondon! 2020ko Euskaraldiko aurrekari izango den probaldia» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
  10. joakin. «NITIK HARAGO BAIETZ INTXAURRONDON!» Steilas (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
  11. Guztiok izan beharko ginateke feminista liburuaren euskarazko bertsioa. Itzulpena: Kulturgintza, AEK eta PlazaraGoaz.
  12. «Añorgan euskaraz bizi nahi dugu - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
  13. «Añorgan Euskaraz» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
  14. «AGURAINEN, EGUNEROKOAN EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO, 75 ORDU EUSKARAZ.» AGURAINEN, EGUNEROKOAN EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO, 75 ORDU EUSKARAZ. (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]