Post tenebras spero lucem

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ilunbeko kandelako argia bezala, bizitzako asmo eta desira bati buruz itxaropena galtzen den azkena dela esan ohi da.

Post tenebras spero lucem (euskaraz Iluntasunaren ostean argia espero dut) latinezko esaldia da. Itxaropenari egiten dio erreferentzia.

Historian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esaldia Kalbinismoaren eta gero Erreforma protestante askoren goiburu edo lema bihurtu zen, gehienetan beste aldaera batean: Post tenebras lux.

Literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan erabili izan da topiko bihurtu zen esaldi hau literaturan. Esate baterako, Bernardo Atxagak erabili zuen bere Obabakoak liburuko ipuin baten izenburuan.

Esaldia Miguel de Cervantesen On Kixoten ere agertzen da.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esaldi hau Bibliaren bertsio latindar klasikoaren, Vulgataren, pasarte bat da: Job: 17-12.[1]

« 17 Joben itxaropena lur jota

11 «Badoaz nire egunak,
porrot dagite nire egitasmo eta ametsek.
12 Gaua egun bihurtuko omen da,
ilunpea uxatuko duen argia ba omen dator.
13 Zer itxaron? Hildakoen Egoitza dut etxe, ilunpea etzaleku.
14 “Aita” deitzen diot hobian usteldutakoari,
“ama, arreba” jango nauten harrei.
15 Non zaude, ene itxaropen? Nork ikusiko zaitu berriro?
16 Hildakoen Egoitzaren hondo-hondoraino jaitsiko zara,
biok batera lurpean murgil gaitezenean».

»


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Job - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]