Prudencia Gorrotxategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Prudencia Gorrotxategi
Bizitza
JaiotzaArrankudiaga
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakerizaina

Prudencia Gorrotxategi (Arrankudiaga) erizaina, Emakume Abertzaleen Batzako kide eta mitinlaria, Saturrarango Emakumeen Kartzelan egon zen preso lau urtez.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prudencia Basurtoko gurutze gorriko erizaina zen eta gerra zibilaren testuinguruan hainbat zauritu artatu zituen. 1937ko ekainaren 19an Frankoren tropek Bilbo hartu zutenean hainbat emakume atxilotu zituzten, haien artean Prudencia "matxinadari laguntzea" leporatuta. Bizi osoko kartzela-zigorra ezarri eta Saturrarango Emakumeen Kartzelara eraman zuten, non bere bizitzako lau urte eman zituen, 17 urte zituenetik 21 urte bete zituen arte.[1][2] 1941ko maiatzaren 11n argitaratutako BOE-an Justizia Ministro eta Presondegietako Zuzendari Orokorra zen Esteban Bilbao Eguiak bere baldintzapeko askatasuna sinatu zuen. Erabakiak 1940 eta 1941eko hainbat lege eta dekretu aipatzen ditu eta Ministroen Kontseiluko adostasuna duen Patronato Central para la Redención de las Penas por el Trabajo delakoaren proposamena dela dio:

Bere Bikaintasunak, Jainkoak gordetzen duen Estatuburuak, ontzat izan du behin-behineko baldintzazko askatasuna ematea, erbesteratzea behin betiko askatuz, hurrengo zigortuei, Agindu hau argitaratzean lor dezaketelarik: (Su Excelencia el Jefe del Estado que Dios guarde, ha tenido a bien conceder la libertad condicional provisional con la liberación definitiva del destierro a los siguientes penados, que podrán obtenerla a la publicación de la presente Orden):[3]

Hainbat presondegietako presoen askatasuna aipatzen du, haien artean Saturrarangoak eta zehazki, Prudenciarena:

Saturrarango espetxe zentraletik, Motriko (Gipuzkoa): Rafaela Gutiérrez Martínez, María Acha Sasias, Julia Méndez López, Pilar García Pérez, Prudencio Gorrochategui Bilbao, María Ruiz Goicoeehea (De la Prisión Central de Saturrarán, Motrico (Guipúzcoa): Rafaela Gutiérrez Martínez, María Acha Sasias, Julia Méndez López, Pilar García Pérez, Prudencia Gorrochategui Bilbao, María Ruiz Goicoeehea).[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]