Ramuntxo (pastorala)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramuntxo (pastorala)
Jatorria
Ezaugarriak
Deskribapena
OinarrituaRamuntcho
LibretistaPier Paul Berzaitz
Historia
Ramuntxo pastoralaren une bat.

Ramuntxo pastorala Pier Paul Berzaitzek idatzitako lana da, 2001eko uztailaren 27an lehen aldiz taularatuta. Idauze-Mendi herriko lagunek plazaratu zuten. Pastoralaren testua 1897an Pierre Loti idazleak idatzi zuen eleberri ospetsuan oinarrituta dago. Herriko 85 aktorek hartu zuten parte.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanak hogeita hiru jelkaldi ditu. Argumentua Euskal Herrian kokatzen da. Ordurarte Lotiren eleberriak urrutiko herrialde eta lurraldeei buruzkoa izan ziren, baina Ramuntcho eleberriarekin ohitura horrekin apurtu zuen. Bertan, Ipar Euskal Herriko ohitura eta usadioen goraipamena egiten du. Kontakizuna Gatchutcha eta Ramuntchoren arteko amodio istorioari buruzkoa da. Ramuntcho kontrabandoan dabilen arrantzale eta abenturazalea da.

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Haiku" (Itxaro Borda - Pierre Paul Berzaitz)
  2. "Mendiko adixkideak" (Pierre Paul Berzaitz)
  3. "Ikusten duzu goizean" (Joan Batista Elizanburu)
  4. "Maitea non zira" (Herrikoia)
  5. "Solferinoko ütsüa" (Joan Batista Elizanburu)
  6. "Damüen amarra" (Pierre Paul Berzaitz)
  7. "Haiku" (Itxaro Borda - Pierre Paul Berzaitz)
  8. "Züberoko gaü ülünak" (Itxaro Borda - Pierre Paul Berzaitz)
  9. "Artzainak" (Pierre Paul Berzaitz)
  10. "Nevadarako mendian" (Pierre Paul Berzaitz)
  11. "Larrazken ederra" (Pierre Paul Berzaitz)
  12. "Herriko kanta" (A. Eppherre)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ramuntxo pastorala. Idauze Mendi, 2001. 135 or.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]