Rhabdodon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rhabdodon
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaOrnithischia
FamiliaRhabdodontidae (en) Rhabdodontidae
Generoa Rhabdodon
Matheron, 1869
Azpibanaketa
  • R. priscus Matheron, 1869
  • R. septimanicus Buffetaut & Le Loeuff, 1991

Rhabdodon (eusk. «hortz luzea») dinosauro ornitopodoen genero bat da, Kretazeo Berantiarrean egungo Euskal Herrian bizi zena. Philippe Matheronek espezie tipoa deskribatu zuten 1869an.[1]

Rhabdodon generokoak dinosauro lasterkariak ziren: bataz beste 4,5 metro luze, 1,7 garai eta 500 kilo zituztenak.[2] Moko gogor eta zenbait hortz-ilara zituzten.

Aztarnategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Topaturiko lehendabiziko dinosauro espezieetako bat izan zen eta espezimenak egungo Europa osotik hedatu ziren. Lañun ere aztarnak aurkitu zituzten.[3]

Lañuko aztarnak Kretazeo Berantiarrekoak (campaniar berantiarretik behe maastrichtiaraino) dira. Garai hartako bizilekuari dagokionez, adituek badakite bertan txirikorda itxurako ibai bat zegoela, eta itsasoa ere gertu zegoela eta krokodiloak ere aztarnategian ageri direnez, garai hartako klima tropikala edo subtropikala zela jakin dezakegu.[3] 2009an Cheran, Valentziako probintzian, aztarna gehiago topatu zituzten.[4]

Aztarnategi biak garai berekoak omen dira, izan ere, beste dinosauro espezie (Lirainosaurus eta Struthiosaurus), krokodilo aligatoroide (Musturzabalsuchus eta Acynodon), pterosaurio (Azhdarchidae) eta dortoka (Dortoka, Polysternon eta Solemys) partekatzen baitituzte.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]