Rubén Avilés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rubén Avilés
Bizitza
JaiotzaSevilla1999ko ekainaren 21a (24 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
JarduerakLGBT ekintzailea eta TikToker (en) Itzuli

Instagram: ruben.avilesx TikTok: ruben.avilesx Edit the value on Wikidata

Rubén Avilés (Sevilla, 1999ko ekainaren 21a) LGBT eskubideen defentsan dituen bideoengatik ezaguna den TikTok eduki-sortzailea da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rubén Sevillan jaio zen 1999an. Publizitatea eta Harreman Publikoak[2] ikasi zituen Sevillako Unibertsitatean, 2022an graduatu zen[3], eta bere LGBT aktibismoaren bitartez, Gurutze Gorriarekin elkarlanean aritu da[4]. 2022an, Rubének Sevillako Udalak antolatutako Sexu Aniztasunaren Hilabeteko jardueretan parte hartu zuen.[5] Urte horretan bertan 2022ko TikTok sarietarako izendatu zuten Aniztasuna kategorian.[6] 2022an Dulces y Saladas saioan elkarrizketatu zuten.

Las Voces de Ellas programaren sortzailea da, non emakumeak elkarrizketatzen dituen euren istorioa kontatzeko. Samantha Hudson edo Inés Hernand bezalako emakumeak elkarrizketatu ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]