SS Lesbian (1923)
SS Lesbian (1923) | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Swan Hunter |
Historia | |
Zerbitzuaren hasiera | 1923ko uztailaren 31 |
Sorrera | 1923 |
Erregistro-herrialdea | Erresuma Batua eta Vichyko gobernua |
Gatazka | Bigarren Mundu Gerra |
Jabea | Ellerman Lines (en) 1923-1940 Vichyko gobernua 1940-1941 |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 6,02 () × 12,67 () × 82,93 () m |
Zingoa | 6,02 m |
Tona-brutoak | 2.352 RT |
Abiadura | 10 kn |
Identifikazioa |
Lesbian 2.352ko tonako karga-ontzia zen, eta Swan, Hunter eta Wigham Richardson Ltd ontziolak egina Newcastle upon Tynen, 1923an, Ellerman Lines Ltdentzat. 1940an konfiskatu zuten Vichyko indar frantsesek.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Swan, Hunter eta Wigham Richardson Ltd-ek eraiki zuten Lesbian, 1211 zenbakiarekin. 1923ko uztailaren 31n uretaratu zen zen eta 1923ko irailean bukatu. Lesbian Ellerman Linesen hirugarren ontzia izan zen izen horrekin.[1] Greziako Lesbos uhartearen izena darama.
Lesbiana Ellerman Lines Ltd-ek operatu zuen 1937 arte. 1937tik 1940an harrapatu zuten arte, Ellerman & Papayanni Lines Ltd-ren ontzia izan zen.[2]
Harrapatzea, hondoratzea eta berraurkitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1940an, Vichyren indar frantsesek Lesbian itsasontzia inbaditu zuen Beiruten, Libanon. Siria eta Libanoko inbasio aliatuan, 1941ean, Beirut bonbardatu zuten. Vichy frantziarrak, hondoratu eta portua bera blokeatuko ote zen beldur, Lesbian itsasoan jarri zuen, eta 1941eko uztailaren 14an hondoratu zuten.[3]
2000. urtean, bertako bi urpekaritza-zentrok aurkitu zuten ontzia: Urpeko Institutu Nazionalak (NISD) eta Abyss urpekaritza-zentroak. Ontzia oso ondo kontserbatuta dago, eta 67 metroko sakoneran dago, Beiruteko portuaren aurrean.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Ellerman & Papayanni. The Ships List.
- ↑ LLOYD'S REGISTER, STEAMERS AND MOTORSHIPS. Plimsoll Ship Data.
- ↑ HMS Victoria – A Technical Diving Journey to Lebanon. The National Institute For Scuba Diving in Lebanon.