Saguzar bibotedun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saguzar bibotedun
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaChiroptera
FamiliaVespertilionidae
GeneroaMyotis
Espeziea Myotis mystacinus
(Kuhl, 1817)
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Zabalera0,213 m
Eguneko zikloagaueko

Saguzar bibotedun edo bizar-saguzarra (Myotis mystacinus) Euskal Herrian topa dezakegun saguzar-espeziea da.

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ile luzea du, kizkur xamarra, marroia bizkarraldean eta grisa sabelaldean.

  • Pisua: 4g-8g artean.
  • Luzera: 35mm-48mm artean.
  • Hegal-luzera: 190mm eta 225 mm artean.

Bizigunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi-haitzulotarra den animalia da. Neguan, leizeetan hibernatzen du (bakarka edo talde txikietan) eta udan, kanpoan bizi da: zuhaitzen azalaren atzean, hormetako pitzaduretan edo etxe zaharretako sabaian aterpetzeko ohitura du.

Portaera eta elikagaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie sedentarioa da, hau da, beti leku berean bizi ohi da. Dipteroak, tipuldoak eta armiarmak ditu elikagaitzat.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]