Salinasko kondearen kantua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Salinasko kondearen kantua Ibarguen-Cachopin kronikan (1570-1620) bildu zirenetako bat da. Koldo Mitxelenak eta Julen Arriolabengoak aztertua[1], leinuen borroketako garaikoa da.

Kontestu historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelako erregeak Pedro Fernández de Velasco, Haroko kondea, bere ahaldun izendatu zuen 1470an, Bizkaian gizartea aztoratzen zuten leinuen borrokak geldiarazteko. Agintea hartu eta Bizkaiko leinuen kontrako errepresioari ekin zion Haroko kondeak, eta leinuen erreakzioa eragin zuen horrek, zeinean batetik tropa gaztelarrak aritu ziren, eta bestetik bizkaitar euskaldunak nagusiki. Bi aldeen arteko gudu inportante bat Mungian gertatu zen 1471ean. Bizkaiko tropen aldetik Juan Alonso Muxikakoak eta Pedro Abendañokoak irabazi egin zioten Haroko kondeari, eta honek ihes egin zuen. Hala ere, Harokoaren laguntzaile nagusietako bat, Diego Pérez Sarmiento gaztelaua, Salinasko kondea, atxilotu eta Bilbora eraman zuten.[2]

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kronikak dio Bilbon kopla batzuk kantatzen zizkiola herriak Salinasko kondeari, eta horixe dugu Salinasko kondearen kantuaː

Lelori lelo saraileloa

Bilbaon catigu dago Salinasgoa
calea bera burua baxu daro

ser ete dau amoradu guexoa[c]

Aipagarria da lelo edo lehen esaldia, zeina antzinako kantu euskaldunen formula aski errepikatua den. Alde batetik ageri da Ibarguen-Cachopin kronikan bertan agertzen den Leloren kantu faltsifikatuan (egiazkotasun trazak emateko, hain zuzen) eta baita ere Bernart Etxepareren Sautrelan, Linguae Vasconum Primitiae liburuko kanta ezagunean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arriolabengoa, Julen. (2006). Ibarguen-Cachopín kronika. Edizioa eta azterketa. EHU.
  2. (Gaztelaniaz) «MUNGIA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-22).