San Frantzisko komentua (Gasteiz)

Koordenatuak: 42°50′49″N 2°40′13″W / 42.8469763°N 2.6701806°W / 42.8469763; -2.6701806
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Frantzisko komentua (Gasteiz)
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′49″N 2°40′13″W / 42.8469763°N 2.6701806°W / 42.8469763; -2.6701806
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1214
Suntsipena1930
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa

San Frantzisko komentua Gasteizko San Frantzisko eta Posta kaleen artean zegoen komentua zen.[1] XIII. mendean eraiki zen eta arkitekturari dagokionez, estilo gotikokoa zen.[2] Bertan eman zuen bere lehenengo meza aita-santu gisa Adriano VI.ak[3].

Komentua 1930ean eraitsi zuten eta bere lekuan geratu zen orubean Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaordea eraiki zen. 2012an Eusko Jaurlaritzak komentuaren aztarnak kultura-ondasun izendatu zituen eta San Frantzisko komentuaren hondakinak izenpean sailkatu zituen.[4][5]

Aztarna arkeologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komentua eraitsi bazen ere, gaur egun aztarna arkeologiko apur batzuk eta artelan batzuk kontserbatzen dira:[6]

  • Magdalena kaperako atariko arkua, tenpluko nabearen hegaletako batean kokatua, oraindik ere zutik dirau. Hala ere, tenpluaren orubean egin ziren eraikinek ezkutatzen dute.[6]
  • Komentuko klaustro barrokoko bost arku San Bizente elizaren atari moderno bat egiteko berrerabili ziren.[6]
  • Komentuko frantziskotar armarria eta ganga-giltzarria San Antonio elizaren atarian daude.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «El convento de San Francisco: historia de Vitoria hasta su derribo en 1930» Gasteiz Hoy 2015eko irailaren 30a (Noiz kontsultatua: 2018ko irailaren 23a).
  2. Vital Fundazioa. Gasteizko San Frantzisko komentu desagertua. (Noiz kontsultatua: 2018ko irailaren 23a).
  3. «Gasteizen zegoela Adriano VI.a aita santu izendatu zuteneko 500. urteurrena» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  4. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 27a (Noiz kontsultatua: 2018ko irailaren 24a).
  5. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila. Kultura Ondarea: San Frantzisko komentuaren aztarnak. (Noiz kontsultatua: 2018ko irailaren 24a).
  6. a b c d (Gaztelaniaz) Urdiain Martínez, María Camino. Sedes históricas de las Juntas Generales de Álava en Vitoria y Tierras Esparsas. S. XVI-XIX. , 132–137 or..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]