San Karlos eliza (Biarritz)
San Karlos eliza (Biarritz) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Biarritz |
Koordenatuak | 43°29′06″N 1°33′05″W / 43.485°N 1.5515°W |
Historia eta erabilera | |
Kudeatzailea | Community of Saint Martin |
Izenaren jatorria | Karlos Borromeo |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Baionako elizbarrutia |
Izena | Karlos Borromeo |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura neogotikoa |
San Karlos eliza Lapurdiko Biarritz udalerriko eliza katolikoa da.
San Jose eliza, Santa Eugenia eliza, San Martin eliza, Espiritu Santuaren kapera eta Biarritzeko Santa Teresa elizarekin batera osatzen duen Andre Maria Harkaitzeko parrokiaren menpe dago. 2012az geroztik, Baionako Aillet monsinoreak hala aginduta, San Martin kristau-elkarteak kudeatzen du eliza. San Karlos Borromeoari eskainia dago.
Charles Hézardek, Biarritzeko gatz-termen elkarteko lehendakari eta Beskoitzeko gatzagaren sortzaileak, gaixoentzat eliza bat ireki zuen gatz-termen lurretan, horietako batzuk, beren osasun egoeragatik, ezin baitziren San Martin parrokiara joan.[1].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Frantsesez) Francis eta Monique Rousseau. «Historique de l'église Saint-Charles» Biarritzeko parrokia.