San Martin eliza (Estenotz)
Appearance
San Martin eliza (Estenotz) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Estenotz |
Koordenatuak | 42°44′38″N 1°55′22″W / 42.7437542°N 1.9227362°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIII. mendea |
San Martin eliza Estenotz herriko eliza da, Gesalatzen, Nafarroa Garaian.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XIII. mendean eraiki zen eta XVI. mendean berritu zen eraikinaren forma eta neurri originalak errespetatuz. Aro barrokoan alboetan bi kapera gehitu zitzaizkioan presbiterioari, eta nabearen oinean koro bat ere bai. Erdi puntuko arku bat du sarrera gisa, portiko batean aterpetua.
XVI. mendearen bigarren zatiko erretaula bikain bat du, XVII. mendeko polikromia goprdetzen duena.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Lebrel Blanco, Fundación. «Valle de Guesálaz» www.lebrelblanco.com: Atlas del Patrimonio Histórico-Cultural de los reinos, condados y vizcondados bajo la autoridad de Catalina I de Navarra Foix-Grailly-Béarn. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).